Jacqueline Wilson

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJacqueline Aitken
JaiotzaBath1945eko abenduaren 17a (78 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaCoombe Girls' School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, haur literatura idazlea, autobiografialaria, autorea, aktorea, antzerkigilea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)University of Roehampton (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaErrege Literatura Elkartea

jacquelinewilson.co.uk
IMDB: nm1405081 Facebook: jacquelinewilsonfanclub Twitter: fansofjwilson Youtube: UCrPeSCc3ZxiIW9NVIydBBNA Musicbrainz: b010e3e4-8ec5-4e66-afc3-6958ba8e1893 Discogs: 590517 Edit the value on Wikidata

Jacqueline Wilson, jaiotzez Jacqueline Aitken, (Bath, 1945eko abenduaren 17a) ingeles eleberrigilea da, batez ere haurrentzako liburuengatik ezaguna.

Bizitza

Bathen jaio zen 1945eko abenduaren 17an[1]. Bederatzi urte zituela, bere lehen «liburua» idatzi zuen, Meet the Maggots, 21 orrialde zituena[2]. Eskolan Jacky Daydream ezizena jarri zioten, gerora autobiografiaren izenburu gisa erabili zuena[3].

Surreyko nesken eskolan eta Carshaltongo eskola teknikoan ikasi zuen[4]. 16 urterekin eskola utzi ondoren, idazkari gisa trebatzen hasi zen, baina gero Thomson argitaletxearekin lanean hasi zen Jackie izeneko aldizkari berri batean[5].

Krimen-fikziozko hainbat eleberri idatzi zituen haurrentzako liburuei eskaini aurretik[6]. Haurrentzako eleberrietan adopzioa, dibortzioa eta buruko gaixotasunak bezalako gaiak jorratzen ditu askotan[7].

Bizitza pertsonala

1965ean, 19 urte zituela, Millar Wilsonekin ezkondu zen. Bi urte geroago, Emma izeneko alaba bat izan zuten[5]. 2004an dibortziatu ziren[6].

2020ko apirilean, elkarrizketa batean aipatu zuen Trish izeneko emakume batekin ezkonduta zegoela[8]. Alfristonen bizi da[9].

Lanak

Tracy Beaker liburu saila
The Werepuppy liburu saila
Twin Tales liburu saila
Adventure liburu saila
Girls liburu saila
Hetty Feather liburu saila
World of Hetty Feather liburu saila
Sleepovers liburu saila
Eleberri independenteak
Fikzioz kanpoko liburuak

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Ferguson, Donna. «My parents at war: Jacqueline Wilson opens up about unhappy early life» The Guardian 2016-09-25 (Noiz kontsultatua: 2024-01-19).
  2. (Ingelesez) Wilson, Jacqueline. «'I was a girl for gritty realism'» The Guardian 2007-02-24 (Noiz kontsultatua: 2024-01-19).
  3. (Ingelesez) Mangan, Lucy. «Jacqueline Wilson interview: ‘People say my books are all sex and drugs, but I can’t remember any’» The Guardian 2015-02-06 (Noiz kontsultatua: 2024-01-19).
  4. (Ingelesez) «Jacqueline Wilson» The Guardian (Noiz kontsultatua: 2024-01-19).
  5. a b (Ingelesez) «Jaqueline Wilson» Jubilee Books 2001-10-12 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2011-09-30) (Noiz kontsultatua: 2024-01-19).
  6. a b (Ingelesez) «Dame Jacqueline Wilson's nasty adult world» Telegraph 2008-03-08 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2008-05-10) (Noiz kontsultatua: 2024-01-19).
  7. (Ingelesez) «Jacqueline Wilson» Major Authors and Illustrators for Children and Young Adults. Gale Group (argitaratze data: 2002).
  8. (Ingelesez) Flood, Alison. «Jacqueline Wilson reveals publicly that she is gay» The Guardian 2020-04-04 (Noiz kontsultatua: 2024-01-19).
  9. (Ingelesez) Carey, Jasmine. «Dame Jacqueline Wilson's quiet life in the South Downs village of Alfriston» SussexLife 2022-06-09 (Noiz kontsultatua: 2024-01-19).

Kanpo estekak