Julen Larrea
Bizitza
JaiotzaBarakaldo1996ko azaroaren 21a (27 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaizkolaria

Julen Larrea Miranda, ezizenez "Larrea III" (Barakaldo, 1996ko azaroaren 21a) bizkaitar aizkolaria da.[1] Bizkaiko txapeldunordea izan da bost aldiz jarraian.

Ibilbidea

Aizkolarien familia baten kidea da, jatorria Barakaldoko Gorostiza auzoko baserri batean duena.[2] Julian Larrea aitona eta Amando Larrea aita ere aizkolariak izan ziren. Julian Larreak hamaika aldiz irabazi zuen Bizkaiko txapelketa eta hiru aldiz Euskadiko trontza txapelketa.[3]

Julen Larrea Errekatxo auzoan jaio zen. Hiru urte zituela hasi zen aizkorarekin enborrak mozten.[3] 2017 eta 2021 artean bost aldiz izan da Bizkaiko txapeldunordea, denetan ere Aitzol Atutxaren atzetik.[4]

Palmaresa

Erreferentziak

  1. www.egursport.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-17).
  2. Gorostiza rinde homenaje a Julián Larrea el 4 de septiembre con un festival de corte de tronco. (Noiz kontsultatua: 2023-06-17).
  3. a b (Gaztelaniaz) Alonso, Aitor. (2011-03-20). «De tal palo tal astilla» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-06-17).
  4. eus, ehkirola. (2021-12-26). Bizkaiko Banakako 1. Mailako Aizkora txapelketa jokatu da. (Noiz kontsultatua: 2023-06-17).

Kanpo estekak