Julia Alioxina | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Barnaul, 1990eko martxoaren 28a (34 urte) |
Herrialdea | Errusia |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria, legelaria eta psikologoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Hiri Ekimena |
Julia Igorevna Alioxina, errusieraz: Юлия Игоревна Алёшина, (Barnaul, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna, 1990eko martxoaren 28a) errusiar politikaria da.[1] Hiri Ekimen (errusieraz: Гражданская инициатива, Grazhdanskaia initsiativa) alderdiko presidente ohia da Altai kraian.[2][3]
Errusiako lehen emakume politikari transgenerotzat hartzen da.[3]
2022ko urrian politika uztea erabaki zuen Errusian «LGBT propagandaren» debekuagatik.[4][5]
2023ko udan Altai kraiko Hiri Ekimen alderdiaren adarrak gobernadore kargurako aurkeztera gonbidatu zuen, eta Alioxinak baiezkoa eman zuen. Novaia Gazeta egunkariari egindako elkarrizketan esan zuen ulertzen zuela ez zutela hautatuko, eta hauteskundeetan parte hartzea protestatzat jo zuen. Ezin izan zuen bere hautagaitzaren aldeko sinadura kopuru nahikorik bildu.[6][7]