Kemetismoa Egiptoko mitologian oinarritutako nahiko erlijio berri bat da. Bere ezaugarriak hauek dira: panteista, monista eta hetoneista.
Talde esoteriko asko antzinako Egiptoaren inguruko mitologiaren gaineko interesa erakutsi duten historian zehar. Egiptoko sinboloak eta mistizismoa, adibidez, Masoneriak eta Hermetismoak erreibindikatu dituzte; mugimendu horien elementu asko, batez ere estetikoak, Egiptotik hartutakoak dira. XIX. mende amaieran eta XX. mende hasieran, bestetik, Egiptoko mitologian oinarritutako talde esoterikoak antolatu ziren, esaterako Golden Dawn Orden Hermetikoa eta Aleister Crowleyk sortutako Thelemako Ordena, nahiz eta azken honek kemetismoarekin loturarik ez izan. Elkarte horien erritoen eta zeremonien sustraiak antzinako mitologia horretan bilatu behar dira.
Nolabait, Kemetismoak Egiptoko orain lau mila urtetako erlijioaren jarraipena izan nahi du.
Hauek dira kemetismoaren egungo joera nagusiak: