Khan Yunis خان يونس | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Occupied territory | Gazako lur zerrenda |
Palestina Estatuko lurralde-antolaketa | Khan Yunisko Gobernazioa |
Izen ofiziala | خان يونس |
Jatorrizko izena | خان يونس |
Geografia | |
Koordenatuak | 31°20′38″N 34°18′09″E / 31.34389°N 34.3025°E |
Demografia | |
Biztanleria | 142.637 (2007) |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | 1389 (egutegi gregorianoa) |
Hiri senidetuak | Palermo, Hamar, Almuñécar eta Évry |
Hizkuntza ofiziala | arabiera |
khanyounis.mun.ps |
Khan Yunis[1] (arabieraz: خان يونس) Gazako zerrendako hego-mendebaldean dagoen hiria da. Palestinako zenbait errefuxiatu-eremu ditu, garrantzitsuena Al Amaleko kanpamentua, 1948ko arabiar-israeldar gerrako milaka errefuxiatu palestinar bildu zituena. Hiriko populazioa Palestinako Estatistika Bulegoak zenbatzen ditu: 142,637 2007an, 202,000 2010ean eta 350,000 2012an.[2] Khan Yunis Mediterraneo itsasotik 4 kilometrora baino ez dagoen arren, klima eskualde erdilehorrekoa da, eta urteko prezipitazioa 260 mm ingurukoa.
Khan Yunisen barrutiak bost kide ditu Palestinako Legegintzako Kontseiluan. Palestinako 2006ko hauteskundeen ondoren, Hamas-eko hiru diputatu aukeratu ziren, Yunis al-Astal barne, eta Al-Fatahko bi, Mohammed Dahlan barne. Gaur egun, hiria Gazako Hamasen administraziopean azpian dago.
2023ko gerran UNRWA, Ekialde Hurbileko Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziak iragarri zuenez, Isralek euren 104 langile hil zituen gutxienez. Erakundeak zehaztu zuenez, hilabetean 1,7 milioi palestinarrek utzi zuten beren etxea Gazako Zerrendan, urriaren 7tik. Horietatik, 884.000 inguru UNRWAk Zerrendan zituen 154 instalaziotan zeuden; tartean Erdialdean, Khan Yunisen eta Rafahn dauden 97 instalaziotan 724.000 errefuxiatu. Hain zuzen ere, iparraldetik azken horietara joateko esan zien Israelek Gazako biztanleei.[3][4] 2023ko azaroaren 20an 1,7 milioi barne desplazatu zeuden Gazan NBEren arabera, biztanleria osoaren % 77.[5]
Khan Yunis XIV. mendean ezarri zuten; garai haietan "Salqah" zuen izena.[6] Karabansarai horren helburua karabanak, erromesak eta Mekarako norabidean zihoazen bidaiariak babestea zen. Geroago, merkataritza-gune garrantzitsua bihurtu zen: asteroko merkatua hirian ostegunean ezarri zen, eta auzo-eskualdeetako merkatariak erakartzen zituen.[7]
1948an, hiriak, hasiera batean, 35.000 palestinar errefuxiatu hartu zituen; UNRWAren kalkuluen arabera, 2002an 60.662 pertsona ziren, errefuxiatuen ondorengoak barne.
1956ko azaroaren 3an, Sinaiko gerran, Israelek erasoaldi bat egin zuen Egiptoren aurka, une horretan Khan Yunis eta Gazako Zerrenda osoa kontrolatzen zuena; gatazka honetan israeldarrek lehen aldiz okupatu zuten eta hildako asko jasan zituen aireko bonbardaketetan.[8] 1967an, Sei Eguneko Gerran, Israelek berriro okupatu zuen Khan Yunis, 2005ean erretiratu zen arte.
2006an, Hamasek hartu zuen boterea Gazako Zerrendan. 2005az geroztik, 2.000 Qassam kohete inguru jaurti dituzte Jan Yunis herritik Israelera, gehienak Israelgo hegoaldeko Sderot hiri aldera.