Koldo Alijostes | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Amezketa, 1962 (61/62 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea eta idazlea |
Koldo Alijostes Bordagarai. (Amezketa, 1962). Teknologia irakaslea eta IKT arduraduna izan da urtetan Gasteizko Koldo Mitxelena Institutuan. Historia eta Euskal Herriko mitologia du maite. Memoria historikoa landua du Interneten[1], baita euskal mitologia ere[2]. Euskal Herriko mitologiaren jainkoak eta jeinuak[3] liburuaren egile da, eta gai bereko Euskal Herriko Pertsonaia Mitologikoak[4]. "Gure historia etxez etxe" proiektuan ekarpenak egin ditu: Bizitzak liburuan (Pamiela, 2020)[5] bere familiako istorioak, bere familiako historia kontatu zuen.[6]