Kolonbiako geografia
Kolonbiako mapa topografikoa(San Andrés eta Providencia gabe)
Kolonbiako mapa topografikoa.
(San Andrés eta Providencia gabe)
Azalera
Osoa 1.138.910 km²
Lehorra 1.038.700 km²
Ura 100.210 km²
Latitudea 4°0' N
Longitudea 72°0'W
Mugak
Venezuela 2.341 km
Brasil 1.790 km
Peru 1.494 km
Ekuador 708 km
Panama 339 km
Itsas erreklamazioak
Ondoko eremua 24 itsas milia
Ekonomia-eremu esklusiboa 200 itsas milia
Jurisdikziopeko urak 12 itsas milia
Muturreko garaierak
Puntu beherena 0 m (Pazifikoan eta Karibe itsasoan)
Puntu gorena 5.775 m (Pico Colón)

Kolonbia Hego Amerikako ipar-mendebaldeko estatua da. Ekialdean Venezuela eta Brasilekin du muga, hegoaldean Ekuador eta Perurekin, iparraldean Ozeano Atlantikoarekin (Karibe itsasoa) eta mendebaldean Panama eta Ozeano Barearekin. 1.141.748 kilometro koadroko azalera du, hots, Hego Amerikako herrialdeetan laugarrena eta munduko 26.a.

Ekuatoreak herrialdea zeharkatzen du baina lurraldearen %90 ipar hemisferioan dago. Muturreko puntuak Guajira penintsulako Punta Gallinasen (12° 30’ 46” N) eta Amazoniako trapezioan, Leticiaren hegoaldean, (4° 13’ 30” S) daude.

Eskualde naturalak

Sakontzeko, irakurri: «Kolonbiako eskualde naturalak»

Kolonbian bost eskualde natural daude, gehi uharteetako eskualde naturala.

Hidrografia

Magdalena ibaia Cundinamarca eta Tolima artean.
Atrato ibaia.

Kolonbian bi isurialde nagusi daude: Ozeano Barekoa eta Ozeano Atlantikokoa[1].

Klima

Herrialde osoa tropikoen artean badago ere, oso klima desberdinak daude altitudearen arabera. Eskuarki klima eremu hauek bereizten dira[2]:

Gertakari naturalak

Lurrikarak izaten dira maiz, Andeetako eta Pazifikoko eskualdeetan batez ere. Izan ere Andeak Hego Amerikako eta Pazifikoko plakek talka egitean sortu ziren.

Sumendi ugari dago, batzuk aktiboak. Galeras sumendiak (4.276 m) 2009 eta 2010ean izan zituen erupzioak eta biztanle askok etxea utzi behar izan zuten[3][4]. Bogotatik 129 km mendebaldera dagoen Nevado del Ruiz sumendia (5.321 m) 1985ean piztu zen. Gailurreko izotza urtzean sortutako lohi isuriak 23.000 lagunen heriotza eragin zuen Armero herrian[5].

Datu orokorrak

Kokapena: Hego Amerikako ipar-mendebaldean, ekuatoreak zeharkaturik. Karibe itsasoarekin, Panama eta Venezuela artean, eta Ozeano Barearekin, Panama eta Ekuador artean, du muga.

Koordenatu geografikoak:

4°00′N 72°00′W / 4.000°N 72.000°W / 4.000; -72.000

Azalera:

Herrialdearen mugak:

denera: 6.672 km

Erresuma mugakideak:

Itsasbazterra: 3.208 km (Karibe itsasoan 1.760 km, Ozeano Barean 1.448 km)

Lurraldea: itsas bazterreko zabaldiak, mendiguneak erdialdean, Andeak, eta ordokiak ekialdean.

Muturreko garaierak:

Baliabide naturalak: petrolioa, gas naturala, ikatza, burdina, nikela, urrea, kobrea, esmeraldak, hidroelektrizitatea

Lurren erabilera: (2018)

Lur ureztatua: (2012) 10.900 km²

Ur baliabide berriztagarriak: (2000) 2.132 km³

Ur kontsumoa (etxeko-ura/industria-ura/nekazaritza-ura): (2000)

Arrisku naturalak: Mendialdean sumendi erupzioak; noizbehinkako lurrikarak; aldian behingo lehorteak.

Erreferentziak

  1. Vertientes hidrográficas de Colombia, todacolombia.com
  2. Pisos térmicos en Colombia, todacolombia.com
  3. Alerta gorria, Galeras sumendiaren erupziogatik[Betiko hautsitako esteka], eitb.eus
  4. La erupción del volcán Galeras provoca la evacuación de 8.000 personas, europapress.es
  5. Arrojeria, Eustakio, Mendiak eztul egin duenean, aldizkaria.elhuyar.eus

Kanpo estekak