Kortatu | ||||
---|---|---|---|---|
Kortatu taldearen | ||||
Argitaratze data | 1985 | |||
Musika mota | Ska, Punk, Hardcore, Rock | |||
Iraupena | 33:21 (Originala) 40:35 (Berrargitarapena) | |||
Hizkuntza | Gaztelania | |||
Diskoetxea | Soñua Oihuka | |||
Ekoizpena | Josean Lopez eta Kortatu | |||
Kortatu taldearen kronologia | ||||
|
Kortatu, Kortatu taldearen estudioko lehen diskoa da. Lehenagotik ordea, Cicatriz, Jotakie eta Kontuz Hi! taldeekin, elkarbanaturiko disko bat kaleratu zuten. Kortatu izeneko disko hau Soñua diskoetxearekin kaleratu zuten 1985ean, LP formatuan. 1985ko azaroaren 18an aurkeztu zuten, Iruñeko Ttutt tabernan[1].
Hala ere, 1998. urtean, Oihuka diskoetxeak berrargitaratu egin zuen CD formatuan. CD honetan ordea, bi abesti gehiago sartu zituzten, Mierda de ciudad eta El último ska abestiak. 2010eko urrian Elkar argitaletxeak diskoa berriz berrargitaratu zuen, 180 gramoko binilozko LP formatuan.
Kantu guztiak, gazteleraz abestuak dira, Sarri, Sarri eta Zu atrapatu arte izan ezik.
Azalean agertzen den aizkolaria Leon Huegun da, ezagunago Txikito de Aia ezizenarekin.