Laurak Bat hegoaldeko lau probintziak elkartzeko sentimendua azaltzen zuen goiburua, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Hirurak Bat lemaren ondoren eta Anton Abadiaren Zazpiak Bat lemaren aurretik sortua. 1866an Altsasun Nafarroako zenbait foru-diputatuk Hego Euskal Herriko lau probintzien arteko lotura sendotzea aztertzeko egindako bileretan sortu zen lema.