Lide Leibar Eraso | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oiartzun, 1993ko urriaren 11 (30 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatea (2011 - 2015) lizentziatua Espainiako Olinpiar Batzordea (2016 - 2019) master |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | mendigoizalea, eskiatzailea, eskalatzailea eta prestatzaile fisikoa |
Kidetza | Errekaleor |
Lide Leibar Eraso (Oiartzun, Gipuzkoa, 1993ko urriaren 11) gipuzkoar mendizalea da. Urteak eman ditu mendiko eskian lehiatzen Euskal Herriko selekzioarekin eta baita Espainiako selekzioarekin ere. Prestatzaile fisikoa izandakoa, pister lanetan aritzen da Formigalen.
Txikitatik mendiarekin gertuko harremana izan du Lidek. Erdigunetik urrun zegoen baserrian bizi izan da 6 urte zituenetik eta horrez gain gurasoak mendizaleak izateak asko eragin zion bere zaletasunean. Lau urterekin hasia zen gurasoekin eskiatzen.[1] Zortzi urterekin eskola-kirola egiten zuen, gero saski baloian jokatzen hasi zen eta 15 urterekin, jada, mendiko eskian.
Aita Adolfo Leibar Mendarte da, ama zena, berriz, Miren Eraso Iturriotz. Anaia Yon ere, beti izan da eskiatzaile sutsua eta haren kontakizunak entzunda animatu zen Luz Ardidenen egiten zen “stagera”.[2] Geroztik urte luzez aritu da mendi eskiko lehiaketetan parte hartzen, eta behin etapa hori gaindituta beste bide batzuetatik jarraitu du bere kirol zaletasuna lantzen, hau da, mendia, eskia eta eskaladan aritzen da baina beste era batera.
Bere ikasketak, zaletasunak edota lana medio, leku desberdinetan bizitzea suertatu zaio, tartean Gloucester-ren (Ingalaterra), Erasmus programako ikasketak egiteko. Gasteizen ikasten zegoela Errekaleor Bizirik proiektua.[3] ezagutzeko aukera izan zuen eta bertako kide aktiboa izan zen 2015-2018 urte bitartean.
Kirolari lotutako ikasketak burutu zituen.[4]
Eskola munduko lehen pausoak, Oiartzungo Iturburu udal haur eskolan eman zituen eta behin hiru urte beteta Elizalde Herri ikastetxean burutu zituen unibertsitate arteko ikasketak.
Batxilergoa Koldo Mitxelenan ikasi zuen, Oreretan.
Gazteen mendi eskiko Euskal Selekzioa osatu zenean sartu zen Lide mendi eskiko ekipoan. 10 urte eman zituen bertan.[7]
Euskal Herriko Selekzioko kide izan zen, 2009-2018ra (2014-2015eko denboraldia izan ezik). Talde giroak asko lagundu zuen hainbeste urtez bertan jarraitzeko. Euskal Herriko Selekzioa bere neguko familia zen.
Munduko txapelketetan parte hartzeko, Espainiako Selekzioko kide izan zen 2010, 2011 eta 2013. urteetan.[2]
Euskal selekzioan aritu ondoren, lehia alde batera uztea erabaki zuen eta 2019tik selekzioko hainbat eskiatzaileren entrenatzaile izan zen. Selekzioko kideez gain beste hainbat kirolari entrenatu ditu 2019-2022 bitarte.[19] [19]
"Oiartzuar emakumeak udalekuetan" egitasmoaren barruan, bere izena eraman zuen haur talde batek 2018an.[23]