Luzoker | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Cucurbitales |
Familia | Cucurbitaceae |
Leinua | Benincaseae |
Generoa | Cucumis |
Espeziea | Cucumis sativus |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | pepino |
Genomaren kokapena | plants.ensembl.org… |
Luzokerra (Cucumis sativus) Cucurbitaceae familiako landarea da, belarkara eta urterokoa. Kuialuze, konkonbre (Ipar Euskal Herrian) eta pepino (Hego Euskal Herrian) izenak ere hartzen ditu. Jatorriz Indiakoa da, baina gaur egun mundu osoan hazten da, haren fruituak barazki modura jateko.
Luzokerra aihen landarea da, igokaria, gorantz igotzeko euskarria aurkitzen duenean hostotxo kiribilen bidez euskarriaren inguruan kiribiltzen dena. Hosto zabalak ditu, fruituak eta zurtoina erabat estaltzen dutenak.
Zurtoinak 4 metrorainoko luzera eduki dezake. Loreak hori kolorekoak eta monoikoak dira. Fruitua zilindrikoa da, luzanga, 60 cm arte eduki ditzakeena luzeran eta 10 cm zabaleran. Barnean haziak dituztenez eta lore batetik garatzen direnez, fruituak dira berez; hala ere, tomatea eta kuia bezala, barazki modura jaten dira, ez fruta modura.