Madonna (abeslaria) | |
---|---|
![]() (2015) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Madonna Louise Ciccone |
Jaiotza | Bay City, 1958ko abuztuaren 16a (65 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Aita | Silvio P. (Tony) Ciccone |
Ama | Madonna Louise Fortin |
Ezkontidea(k) | Sean Penn (1985eko abuztuaren 16a - 1989ko irailaren 14a) Guy Ritchie (2000ko abenduaren 22a - 2008ko azaroaren 21a) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | |
Anai-arrebak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Michigan School of Music, Theatre & Dance (en) ![]() Rochester Adams High School (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, kantugilea, aktorea, film-zuzendaria, musikagilea, zinema ekoizlea, idazlea, dantzaria, ekintzailea, disko-ekoizlea, artista eszenikoa, enpresaburua, gidoilaria, poeta, modeloa, haur literatura idazlea, ekoizlea, errealizadorea, filantropoa, gitarra-jotzailea, zinema aktorea, arte bildumagilea eta ahots-aktorea |
Parte-hartzailea
| |
Altuera | 164 zentimetro |
Enplegatzailea(k) | Dunkin' (en) ![]() |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | David Bowie, Deborah Harry, Chrissie Hynde, Marta Graham eta Mae West |
Kidetza | Breakfast Club Emmy & The Emmys (en) ![]() |
Izengoitia(k) | Madonna, Louise Ciccone, Madonna Ritchie, Boy Toy, Nonnie, Maddy, Mo, The Material Girl, Queen of Pop, Madge, Veronica Electronica, Dita, Madame X, M-Dolla eta M |
Genero artistikoa | pop musika dantza musika elektronikoa dance popa pop rock R&B garaikidea adult contemporary musika jazza rock opera herri-kanta |
Ahots mota | mezzosopranoa sopranoa |
Musika instrumentua | gitarra bateria ukelelea ahotsa |
Diskoetxea | Sire Records Warner Bros. Records Maverick Records Interscope Records Warner Music Group Live Nation Entertainment (en) ![]() |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | ![]() |
madonna.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
![]() |
Madonna, jaiotzez Madonna Louise Ciccone (Bay City, Michigan, 1958ko abuztuaren 16a), Ameriketako Estatu Batuetako abeslari, kantautore, aktore eta enpresaburu estatubatuarra da.[1] 2023an Birjina
Italiar amerikar familia handi batean jaioa, Madonnak dantza ikasi zuen Michigango Unibertsitatean eta New Yorkeko Alvin Ailey American Dance Theatre-n 1970eko hamarkadaren amaieran, Patrick Hernandezen taldeko kide gisa Parisera joan aurretik. New Yorkera itzulita, rock talde batzuekin aritu zen Sire Recordsekin sinatu aurretik. Bere lehen arrakasta, Holiday, 1983koa da.[2] Erregistro zabalekoa da Madonnaren pop melodikoa: koru itsaskorrak txertatu izan ditu eta bere letrek maitasunari, sexuari eta harremanei egiten diete aipamen. [1]
Madonna izan zen bideo musikalaren potentziala erabat ustiatu zuen lehen emakume artista. Goi mailako diseinatzaileekin (Jean-Paul Gaultier), argazkilariekin (Steven Meisel eta Herb Ritts) eta zuzendariekin (Mary Lambert eta David Fincher) kolaboratu zuen. Abangoardiatik hartu zituen ideiak irudi sexual eta satiriko bereizgarriak sortzeko: Like a Virgin (1984) Like a Prayer (1989) bezalakoetan eskandaluak sortuz.[3] [4]1991rako, Estatu Batuetan 21 top-ten lortu zituen, eta nazioartean 70 milioi album saldu zituen, 1.200 milioi dolarreko salmentak lortuz.[5]
Gogorra naiz, anbizio handikoa, eta badakit zer nahi dudan. Horrek putakume bihurtzen banau, ados. (Madonna)[1]
2000 eta 2008 bitartean Guy Ritchie ingeles zinema zuzendari eta gidoilariarekin ezkonduta egon zen.
2011n Biarritzeko uda, 2012an Kalakan taldearekin lankidetza, Jon Kortajarenarekiko adiskidetasuna... Hainbat lotura ditu Parisko kontzertu batean euskaraz kantatu zuen poparen erreginak Euskal Herriarekin.[6]
2023ko 40. urteurreneko biran berriro erakutsi zuen euskal musika tradizionalarekin zuen lotura. Zehazki, Parisen eskaini dituen kontzertuetan, ‘Birjina gaztetto bat zegoen’ meza-abestia erabili zuen ‘Like a Prayer’ mitikoaren sarrera gisa, fraile itxuran jantzita. XIX. mendeko Iparragirreren abesti bat da. Eusko ikaskuntaren arabera, Charles Bordesek batu zuen Euskaldun Eliza Kantuak (1906) abesti-liburuan.[7] [8][9][10][11]
![]() |
Artikulu hau Michigango biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |