Maialen Hegi-Luku
Bizitza
JaiotzaBaiona1987ko apirilaren 22a (36 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
BizilekuaHazparne
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta itzultzailea
Jasotako sariak
MugimenduaIpar Euskal Herriko idazleak

Literaturaren Zubitegia: 987

Maialen Hegi-Luku (Baiona, 1987ko apirilaren 22a) euskal idazle eta irakaslea da. 2018an Gazteluma saria eraman zuen Girgileri anderea eleberriarekin.

Biografia

Hazparnen bizi da eta euskal ikasketak eta filologia ikasi zituen Baionan eta Euskal herriko Unibersitateetan. 2010an Eusko ikaskuntzaren beka bat eskuratu zuen "Hiru uhainak" ipuinaren aldaeren ikerketa lanentzat.[1]

Lanbidez euskara irakasle da eta itzultzaile.

Mikel Dalbret idazlearekin elkarlanean, lehen eleberria euskaratu zuen (Hainbat zorte, Elkar, 2015).

Gazteluma saria

Lehen eleberria idatzi zuen nahasmendu bipolarraz (Girgileri anderea, Elkar, 2018). Gazteluma bekari esker argitaratu zuen.[2] Lehen aurkezpena Sarako biltzarrean egin zen.

Erreferentziak

  1. «Berri korporatiboak - Bekak / Becas / Bourses, -2010/03/01-Bekak / Becas / Bourses» www.eusko-ikaskuntza.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-27).
  2. Berria.eus. ««Enetzat, eleberri honek funtzio katartiko bat ukan du»» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-03-27).