Maialen Urbieta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Getaria, 1993 (30/31 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Doktoretza Euskal Herriko Unibertsitatea (2011 - 2015) gradu : Haur hezkuntza Euskal Herriko Unibertsitatea (2015 - 2017) gradu : lehen hezkuntza Euskal Herriko Unibertsitatea (2016 - 2017) master : eleaniztasun, hezkuntza |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta unibertsitateko irakaslea |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea Udako Euskal Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
Maialen Urbieta Agirrezabalaga (Getaria, Gipuzkoa, 1993) gipuzkoar irakasle, unibertsitate-irakasle, ikerlari eta aktorea da.
Haur Hezkuntzako gradua ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), ingeleseko eta Gorputz Hezkuntzako espezialitateekin. Ondoren Lehen Hezkuntzan gradua ere ikasi zuen EHUn. Eleaniztasunean eta Hezkuntzan masterra egin zuen.
Irakaslea da eskola publikoan eta unibertsitate-irakaslea didaktika arloan EHUn.
2017. urtean ikerketa sari bat irabazi zuen A study of multilingual writing iker-lanagaitik.[1][2][3]
Gaur egun, doktoregaia da EHUn. UEUko kidea da ere, baita irakasle ere, "Bigarren Hezkuntzan ahozko hizkuntzaren alderdi ludikoa landu aplikazio digitalen bidez" ikastaroan, esate baterako.[4][5]
Hezkuntza, hizkuntza eta euskara dira Urbietaren ikergaiak.[6]
2007an, hamalau urterekin, Egin kantu! musika-talentuen lehiaketan parte hartu zuen. ETB 1ean, beste lehiakide batzuekin batera (Naiara Urresti, adibidez), talentshowaren finalista izan zen. Lehiaketan Joxe Mendizabal musikaria izan zen Maialenen coach-a.[7]
2010ean, Jon Garaño eta Jose Maria Goenaga euskal zuzendariek zuzendutako 80 egunean filmaren zati izan zen, Itziar Aizpururekin, besteak beste.[8]
2013an ETBren Goenkale telesailan hasi zen, Aitza Manterola zen bere pertsonaia, Joseba Apaolazaren (Kepa) eta Ane Gabarainen (Barbara) alaba gazteena interpretatuz.[8]
2017an, ETBko Vaya Familia programan parte hartu zuen, Miriam Cabeza aktoreak aurkeztuta.
Ikus-entzunezkoen sektoreaz gain, antzerkian ere aritu izan zen. 2011n, Tacones de Aguja antzezlanean parte hartu zuen, Esther Esparzaren zuzendaritzapean. 2015 eta 2019 bitartean, Ahantzitako Oroitzapenak antzezlanean parte hartu zuen, Felipe Murillok zen zuzendaria.
:0
izeneko erreferentziarako:1
izeneko erreferentziarako
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |