Maide | |
---|---|
Euskal Herriko mitologia | |
Ezaugarriak |
Maide edo Saindi-Maindi[1] euskal mitologian loaren jeinua. Gauez tximiniatik jaisten da etxekoek utzitako opariak jasotzera.
Tokiaren arabera aldaerak ditu; zenbait lekutan mendietako jeinua da. Berez, jeinu ongileak dira; baserria zaintzen dute etxekoak atseden hartzen duten bitartean, baina haserretu egiten dira etxea txukun ikusten ez badute.
Etxeak eraikitzeko harri handiak eramaten zituzten buru gainean, eskuz oihalak bordatzen zituzten batera.