Marx anaiak New Yorkeko familia judu eta alemaniar jatorrizko baten kideak ziren, XX. mendeko lehen erdian ospetsuak izan zirenak zinema eta antzerkiaren munduan komedia egitearren.
Pelikula arrakastatsuak egin zituzten, Los Angelesera (Hollywood) mugitu ondoren. Kalifornian bizi eta hil ziren anaia guztiak.
Chico anairik zaharrena izan bazen ere, Grouchok egin zuen nagusiaren papera. Bestalde, Zeppo izan zen anairik txikiena.
Humor Risk (1921) • The Cocoanuts (1929) • Animal Crackers (1930) • The House That Shadows Built (1931) • Monkey Business (1931) • Horse Feathers (1932) • Duck Soup (1933) • A Night at the Opera (1935) • A Day at the Races (1937) • Room Service (1938) • At the Circus (1939) • Go West (1940) • The Big Store (1941) • A Night in Casablanca (1946) • Love Happy (1949) • The Story of Mankind (1957).