Matematika-artearen bederatzi kapituluak edo Jiuzhang Suanshu (txinera sinplifikatuz: 九章算术; txinera tradizionalez: 九章算術; Pinyineraz: Jiǔzhāng Suànshù) matematika liburu txinatar bat, hainbat belaunalditako eskola-ikasleek egina K.a. X. eta II. mendeen artean. Azken fasea Kristo ondorengo I. mendekoa da. Liburu hori bizirik iraun duen Txinako lehenengoetariko matematika liburua da.
商功 Shanggong - Lanen gaineko hausnarketa: hainbat itxurako solidoen bolumenak.
均輸 Junshu - Bidezko zergak: Proportzioari buruzko problema konplexuagoak.
盈不足 Yingbuzu - Soberakina eta defizita. Mendebaldean geroago posizio faltsuaren metodoa izenez ezagutzen den hatsarrea erabiliz ebatzitako problema linealak.
方程 Fangcheng - Matrize laukizuzena: Ekuazio linealen sistemak, Gauss-Jordan algoritmoaren antzeko metodoa erabiliz.
勾股 Gougu - Oinarria eta garaiera: Mendebaldean Pitagorasen teorema izenez ezagutzen den hatsarrearekin lotutako problemak.