Matteo Ricci | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Macerata, 1552ko urriaren 6a |
Herrialdea | Aita Santuen Lurraldea |
Heriotza | Pekin, 1610eko maiatzaren 11 (57 urte) |
Hobiratze lekua | Zhalan Cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Erromako La Sapienza Unibertsitatea |
Hizkuntzak | latina filipinera italiera txinera |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea, kartografoa, itzultzailea, misiolaria, presbiteroa, matematikaria eta sinologoa |
Lan nabarmenak | |
Santutegia | |
Maiatzaren 11 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Erlijio-ordena | Jesusen Konpainia |
Matteo Ricci (txinera tradizionalez: 利瑪竇; txinera sinplifikatuz: 利玛窦; pinyinez: Lì Mǎdòu; Macerata, Italia, 1522ko urriaren 6a - Pekin, Txina, 1610eko maiatzaren 11), italiar misiolari jesuita izan zen.
Txinan kristau-erlijioa sartzen ahalegindu zen, eta Txinako eta Sartaldeko kulturak harremanetan jarri zituen.
1577an abiatu zen Txina aldera eta hango hizkuntza (mandarin-txinera) ikasi zuen Macaoko lurretan. Pekingo hirira joan zen 1601ean, eta ohore handiak egin zizkioten matematikari eta astronomo iaioa zen aldetik. Kristautasunaren eta Txinako filosofiaren arteko antzekotasunak aztertu, eta idolatriatik kanpokotzat jo zituen konfuzianismoaren errituak. Filosofiari, historiari eta giza zientziei buruzko liburu aipagarriak idatzi zituen txineraz.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Matteo Ricci |
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |