Meza apaizek eukaristia ospatzeko egiten duten kristau zeremonia da. Kristau liturgiaren ekitaldi garrantzitsuenetakoa da. Halaber, genero musikal sakro edo erlijiosoa da, koralaren konposizioa, musika, liturgia eukaristikora eramaten duena.
Euskal Herrian hedatuen dago kristatutasun katolikoaren kasuan, hauek dira mezaren osagai nagusiak[1].
Elkarte osoari prestatzen da Jaunaren Hitza entzuteko eta eukaristia ospatzeko. Atal hauetaz osatzen da:
Bibliaren hiru irakurgai irakurtzen dira: Itun Zaharrekoa, Itun Berrikoa eta Ebanjelioetakoa. Gero Kredoa errezatzen da.
Hasieran, opagaiak aurkezten dira: ogia eta ardoa. Esker-ematearen otoitzaren ondoren, sagarapena egiten da. Zati inportanteak dira, orobat, Gure Aita errezatzea, eta mezara etorritakoek elkarri bakea opa izatea. Meza-emaileak ogia zatitu ondoren, sinestunen jaunartzea izaten da.
Meza-emaileak amaierako bedeinkapena ematen du, normalean kanta batekin agurtzen da.