Mikel Azurmendi
Bizitza
JaiotzaDonostia1942ko abenduaren 10a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2021eko abuztuaren 6a (78 urte)
Hezkuntza
HeziketaSorbona
Euskal Herriko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
alemana
ingelesa
latina
greziera
italiera
Jarduerak
Jarduerakantropologoa, idazlea, itzultzailea, unibertsitateko irakaslea, bigarren mailako irakaskuntza katedraduna eta filosofoa
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaEuskadi Ta Askatasuna
Ermuko Foroa

Literaturaren Zubitegia: 24

Mikel Azurmendi Intxausti (Donostia, Gipuzkoa, 1942ko abenduaren 10a[1][2] - ibidem, 2021eko abuztuaren 6a[3][4]) euskal idazle, antropologo eta itzultzailea izan zen.

Bizitza

Mikel Azurmendi Donostiako Igeldo auzoan jaio zen, 1942ko abenduaren 10ean. 1960ko hamarkadaren hasieran ETAko kidea izan zen, erakundearen buruzagiek armak erabiltzea erabaki zuten arte.[5] Filosofia ikasi zuen Parisko Sorbona Unibertsitatean. Doktoretza-tesia EHUn defendaturik, Antropologia Sozialeko irakasle izan zen bertan.

1990eko eta 2000ko hamarkadetan oso jarrera aktiboa izan zuen ETAren kontra eta, adibidez, Ermuko Foroaren eta Aski Da elkartearen sortzaileetako bat izan zen.[6] 2000ko abuztuan, Ermuko Foroaren kide izateagatik jasandako mehatxu eta erasoaldien ondorioz, Euskal Herria utzi eta Ameriketako Estatu Batuetara joatea erabaki zuen.[7][8] 2000-2001 ikasturtean "Visiting Fellow" izan zen New Yorkeko Cornell Unibertsitatean,[7] baina 2000ko abenduan itzuli zen aldi baterako, Y se limpie aquella tierra. Limpieza étnica y de sangre en el País Vasco (siglos XVI-XVIII) liburua aurkeztera.

2001ean, Giza Eskubideen Hellman/Hammet jaso zuen, Human Rights Watchek izendaturik, eta Bizikidetza Saria eman zion Miguel Ángel Blanco fundazioak. Euskal Herrira itzulirik, Etorkinak Gizarteratzeko Foro Sozialeko presidente izendatu zuen Espainiako Gobernuak 2001eko azaroan, Jose Maria Aznar presidentea zelarik.[7] 2003ko eta 2007ko udal hauteskundeetan Alderdi Popularraren hautagaia izan zen Donostian.[9]

Bizitzaren azken urteetan kristautasunera hurbilduz joan zen, eta 2018an argitaratutako El abrazo liburuan Jaungoikoak ukituta sentitzen zela adierazi zuen.[10] Geroztik, bere fedearen berri eman zuen hedabide kristauetan, batzuetan José Ignacio Munilla apezpikuaren eskutik.[11] Donostian hil zen, bihotzekoak jota, 2021eko abuztuaren 6an

Lanak

1970eko hamarkadan literatura landu zuen; bi poesia liburu, Euskal hilobia (1969) eta Orain borrokarenean (1972) kaleratu zituen, eta nobela bat, Gauzaren hitzak, 1979an. Saiakerak ere eman ditu argitara, besteak beste Euskal Nortasunaren animaliak (1986), El fuego de los símbolos (1988) eta Nombrar, embrujar: para una historia del sometimiento de la cultura oral en el País Vasco (1993).

Narrazioa

Nobela

Saiakera

Itzulpena

Erreferentziak

  1. Azurmendi Intxausti, Mikel. Auñamendi Eusko Entziklopedia
  2. Mikel Azurmendi. Literaturaren zubitegia.
  3. Berria. «Mikel Azurmendi idazle eta antropologoa hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-08-07).
  4. «https://twitter.com/consuorf/status/1423765674065813509» Twitter (Noiz kontsultatua: 2021-08-07).
  5. Azurmendi, Mikel. Euskal Literaturen Hiztegia, ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-08).
  6. Mikel Azurmendi idazle eta antropologoa hil da. Berria, 2021eko abuztuak 7, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-08).
  7. a b c Muere Mikel Azurmendi, fundador del Foro de Ermua y "Basta Ya". El Periodico, 2021eko abuztuak 7, elperiodico.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-12).
  8. Zaldua, Iban. Peñaflorida. Euskaldunon Egunkaria, 2000ko abuztuak 31, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-12).
  9. Hauteskunde Batzorde honi dagozkion udalerrietan Udal Hauteskundeetara aldarrikatutako hautagaien zerrenda. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2007-05-01, egoitza.gipuzkoa.eus.
  10. La vida de Mikel Azurmendi: de miembro de ETA a su conversión al cristianismo en la etapa final de su vida. cope.es (Noiz kontsultatua: 2021-08-12).
  11. Mikel Azurmendi, ex miembro de ETA, antropólogo agnóstico, ha visto cómo Cristo le cambia la vida. religionenlibertad.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-12).

Kanpo estekak