Mineralogia optikoan mineralen ikerketa egiten da, baina mineralogiako beste adar batzuetan ez bezala, eskala txikian. Hau da, mikroskopio berezien bidez mineralen propietate fisiko eta optikoak aztertzen dira azken hauek identifikatu eta sailkatzeko. Sarritan, petrologoen kasuan bezala, mineralogia optikoan lan egiten duten adituek balio ekonomikoa duten mineralak bilatzea dute helburu.

Erabiltzen den materiala

Mikroskopio petrografikoa

Mikroskopio petrografiko bat.

Mineralogia optikoan mikroskopio petrografiko deitzen diren gailu bereziak erabiltzen dira. Hain zuzen ere, mikroskopio hauek argia polarizatzeko galbaheak (filtroak) dauzkate, eta honi esker, mineralen propietateak aztertu daitezke.[1]

Hiru dira filtro nagusiak:

Xafla meheak

Xafla meheak, arroka zatiak abrasioz finduz lortzen dira. Lodiera egokiena 0,03 mmkoa da, eta tresna bereziak daude xafla hauek sortzeko, nahiz eta eskuz ere egin daitekeen.

Xafla meheak pletinaren gainean.

Aztertzen diren propietateak

Argia polarizatua egoteak mineralen hainbat ezaugarri behatzeko aukera ematen digu. Argi Polarizatu Planarra (PPL)-rekin (soilik filtro urdinetik pasa den argiarekin) propietate batzuk ikus ditzazkegu, eta Argi Polarizatu Gurutzatua (XPL)-rekin, aldiz, beste batzuk.

PPL-n aztertzen diren ezaugarriak

Kontutan eduki behar da pleokroismoa zehazteko, pikorraren norabide preferentea ipar-hegoalderantz kokatu behar dela. Norabide preferentea zein den jakiteko, exfoliazioa, alde paraleloak, ardatz luzeena edo maklak erabiltzen dira.


Anfibola pikor bat. Anfibolaren kasuan exfoliazioa bereizgarria izan daiteke.



XPL-n aztertzen diren ezaugarriak



1.- Uhin itzaltzea: Mineral bat irregularki itzaltzen denean, astintzen den maindire baten efektua sortuz. Pikorra irregularra dela adierazten du.

2.- Eper-begi itzaltzea: Itzaltze berezia; erabat beltz agertu beharrean zeru izartu baten itxura hartzen du pikorrak.

3.- Zonazioa: Pikorra modu simetrikoan itzali ezkero, gutxinaka-gutxinaka. Enfokatzen eta desenfokatzen dabilen argazki-kamara baten efektua sortzen du, edo goiti-behiti doan pertsiana batena bestela. Itzaltze mota honek pikorraren barneko aldaketa kimiko bat salatzen du.


Mikroklinaren sare-makla.


1.- Sinplea: Pikorra bitan banatzen du; feldespato potasikoaren kasuan, adibidez, alde bat itzalia eta bestea zuria agertzen da.

2.- Sare makla: Eskoziar kilten ohialaren antza du, edo arrantzako sare batena. Perpendikularki ebakitzen diren lerroak; feldespato potasikoan ikus ditzazkegu hauek ere.

3.- Prismatikoa: sare maklaren antzekoa, baina perpendikularki ebakitzen diren lerroen ordez elkarri paraleloak diren lerro errenkada bakarra dugu, kartzeletako leihoen barrak bezala.



Erreferentziak

  1. Introduction to Optical Mineralogy, William D. Nesse. ISBN 978-0-19-539115-2
  2. Minerales en lámina delgada, 15-16.or. Dexter Perkins eta Kevin R. Henke, ISBN 84-205-3552-4
  3. Mineralogy and optical mineralogy; Dyar, Melinda Darby & Gunter, Mickey E.

Ikus, gainera

Kanpo estekak