Modem modulatzaile/demodulatzaile hitzetatik dator. Seinale analogikoaren gainean datu digitalen transmisioa ahalbidetzen duen bihurgailua da.
Normalean, fisikoki urruti dauden eta teknologia digitala erabiltzen dituzten konputagailu bi elkarrekin komunikatzeko erabiltzen den seinale analogiko- digital bihurgailua da. Etxeetan telefono linearen bidez datuak bidali eta jasotzeko periferikoa da. Internet konexioa izateko da.
Konputagailu batek dituen datuak bit-ez osatuta daude, datu digitalak. Bit hauek telefonoko linea analogikora egokitzeko (modulatu) eta bidaltzeko modemera igortzen dira. Linea telefonikoko beste aldean dagoen modema jasotzen ditu bit hauek eta datu digitalak bihurtzen ditu (demodulatu). Labur esanda, aparatu honek ordenagailutik datorren seinale digitala seinale analogikoa itzultzen du, eta alderantziz, hau da telefonotik datorren seinale analogikoa seinale digitala ordenagailuari bihurtuz.
Kanpoko eta barne modemak bereizten dira nagusiki baina software modemak ere daude, winmodem ere deituak.
Merkeak eta lekurik ez dute hartzen barne modemak.