Nukleo gorria
Mesentzefaloaren zeharkako ebaketa nukleo gorriaren kokapena erakusten. Irudi gehiago
Xehetasunak
Identifikadoreak
Latineznucleus ruber
MeSHA08.186.211.132.659.822.642
TAA14.1.06.323
FMA62407
Terminologia anatomikoa

Nukleo gorria mesentzefaloaren alde rostralean kokatzen den egitura da, eta koordinazio motorearekin erlazionatzen da. Nukleo gorriak kolore arros argia dauka freskoan, eta hau bertako burdinaren presentziaren ondorio dela uste da. Izan ere, bertan burdina bi formatan ageri da gutxienik, hemoglobina eta ferritina forman, hain zuzen ere.[1]

Kokapena

Nukleo gorria mesentzefaloaren tegmentuan kokatzen da, gai beltzaren dortsal aldean. 5cm inguruko diametroa du eta biribil itxurakoa da. Gainera, gai beltzarekin batera, bide extrapiramidal motorraren kortex azpiko zentroa dela esan dezakegu.

Atalak

Nukleo gorriak bi atal ditu:

Funtzioa

Bide kortikoespinal edo piramidal garaturik ez duten ornodunetan, ibileraren kontrolaz arduratzen den nukleo nagusia da. Hala ere, primateetan,traktu kortikoespinala gailentzen denez, funtzionalki nukleo gorri - bizkarmuin traktua traktu bestigialtzat har dezakegu. Horregatik, primateetan, nukleo gorriak beste ugaztunetan baino garrantzia txikiagoa dauka. Hala ere, umeen lau hankako mugimendua nukleo gorriak kontrolatzen du, baita ibiltzerako garaian burutzen dugun eskuen mugimendua ere.[2] Bestalde, sorbaldako eta goiko gorputz adarreko mugimenduen kontrolaz arduratzen dela pentsatzen da (atal magnozelularretik ateratzen diren zuntzen bidez). Gainera, gizakietan, nukleo gorriak eskuen gaineko kontrol moderatua dauka; izan ere, nukleo-gorri bizkarmuin traktua edo traktu rubroespinala muskulu talde handien mugimenduarekin erlazionatzen da nagusiki, goiko gorputz adarraren mugimenduarekin esaterako (baina ez beheko gorputz adarrarenarekin traktua bizkramuinaren atal torazikoaren goiko aldean amaitzen baita). Gainera, ez da hatzen kontrol zehatzaz arduratzen, horretarako traktu kortikoespinala baitaukagu. Bestalde, bere atal parbozelularraren bidez informazioa kortex motorretik garuntxoraino helduko da beheko oliba konplexuaren bidez.

Aferentzia eta eferentziak

Aferentziak

Nukleo gorriak zuntz edo aferentzia asko jasotzen ditu hainbat lekutatik: Kortex somatoeragile (ipsilateralki) eta somatosentikor primarioetatik, zerebelotik (nukleo tartekatuetatik kontralateralki), nukleo zurbiletik, gai beltzetik, nukleo azpitalamikotik eta baita nukleo hipotalamikoetatik ere.

Eferentziak

Nukleo gorriak bi eferentzia mota bidaltzen ditu:

Argazki gehigarriak

Erreferentziak

  1. Wikipedia Red Nucleus Revision https://web.archive.org/web/20201109022128/https://sites.google.com/site/childrenoftheamphioxus/table-of-contents/wikipedia-red-nucleus-revision
  2. Being and Perceiving. Manupod Press. 2011. p. 49. ISBN 978-0-9569621-0-2.

Kanpo estekak