Pankreatitis
Deskribapena
MotaPankreako gaixotasuna, inflammatory disease (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateadigestio aparatuaren medikuntza
Sortzen duMallet-Guy's sign (en) Itzuli
Asoziazio genetikoa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakpropantheline (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKK85.9
GNS-9577.0 eta 577.1
OMIM167800
DiseasesDB24092
MedlinePlus000221 eta 000287
eMedicine000221 eta 000287
MeSHD010195
Disease Ontology IDDOID:4989
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Pankreatitis[1] pankrearen hantura da, ehunaren zati batzuk hiltzen dituena. Pankreako entzimak (tripsina, amilasak eta lipasak esate baterako), hau da, janaria liseritzen dutenak, heste meharrean aktibatu ordez, pankreasen aktibatzen direnean gertatzen da. Sabelaldearen gaitz larria eragiten du (goragalea, sukarra, sabelaldeko oinaze latza, leukozitosia), eta gernuan eta odolean amilasa agertzen da.[2]

Globalki, 2013an 17 milioi kasu inguru egon zen munduan, 123.000 hildako utziz.

Etiologia

%80 kasuetan pankreatitisa kalkulu biliarren eta alkoholaren kontsumoaren ondorioa da. Zehazki, kasu gehienetan kalkulu biliarrek pankreatitis akutua eragiten dute eta alkoholak pankreatitis kronikoa.

Etiologia ohikoena:

Etiologia ez hain ohikoa:

Etiologia infekziosoa:

Sintomak

Pankreatitis motaren arabera, sintoma desberdinak pairatzen dira.

Pankreatitis akutuan

Pankreatitis kronikoan

Kasu batzuetan, larruazalean eta begietan kolore horia ager daiteke (ikterizia). Bestalde, kasu askotan pankreatitis kronikoak diabetesa eragin dezake Langerhans irlatxoak kaltetzearen ondorioz.

Motak

Pankreatitisa bi motatakoa izan daiteke:

Akutua

Sakontzeko, irakurri: «Pankreatitis akutu»

Kronikoa

Sakontzeko, irakurri: «Pankreatitis kroniko»

Diagnostikoa

Pankreatitisaren diagnostikorakorako medikuek erabiltzen dituzte:

Pazientearen historia klinikoa

Medikuak pazienteari bere sintomen, aurrekari klinikoen (bai bereak eta bai familiako kideenak), hartzen dituen medikamentuen inguruan galdetuko dio.

Azterketa fisikoa

Gorputza miatuko du medikuak abdomeneko mina, hantura eta sentsibilitatea topatzeko asmoz.

Laborategi frogak

Irudi bidezko diagnostikorako frogak:

Ekografia.

Ordenagailu bidezko tomografia.

Erresonantzia magnetiko kolangiopankreatografikoa.

Pankreaseko funtziorako froga.

Kolangiopankreatografia endoskopiko erretrogradoa

Baraua eta urdailaren edukiaren xurgapena sonda baten bidez

Tratamendua

Pankretitis akutua autolimitatzailea da, hau da, normalean denborarekin bakarrik osatzen da, inongo zailtasunik izan gabe. Pankreatitis kronikoa autolimitatzailea izan daiteke ere, baina zenbait atakeren buruan eta epe luzerako zenbait arazo izateko arrisku handiagoarekin sendatuko da. Arazo hauek min kronikoa, kantzer pankreatikoa, diabetesa… izan daitezke. Beraz, tratamendua lagungarri bezala azaltzen da, gaixotasunaren larritasunaren arabera.

Pankreatitis akutua

Pankreaseko entzimen aktibazioak eta zitokina inflamatorioak askatzeak, odol hodiak kaltetzen ditu eta likido kantitate handi bat espazio interstizialera pasatzen da.  Ondorioz, odol bolumena gutxitzea, pakreaseko nekrosi lokala, ezegonkortasun hemodinamikoa eta azkenik organoaren porrota gertatzen da.  

Tratamenduak hurrengokoa izango liratezke:

Analgesiko indartsuen bidezko minaren tratamentua:

Zain barneko likido eta gatzen berriztatzea

Konplikazio posibleen tratamendu goiztiarra:

Pankreatitis kronikoa

Pankreatitis kronikoak izaten dituen larriagotze gertakariak pankreatitis akutua bezala tratatzen dira. Oinarrizkoa mina kentzea izaten da. Horretarako, parazetamola edo AINE (farmako antiinflamatorio ez esteroideoak) ematen dira. Baina oraindik ez da ongi ezagutzen pankreatitiseko minaren etiologia.

Bestalde, gantz eta karbohidrato gutxiko dieta, entzima digestibo pankreatikoak eta intsulinaren ordezko terapiak gomendatzen dira. Ondoren, entzima gastrikoen jariaketa gutxitzen denez tripsina edo prankreozimina bezalako entzimen aktibitatea hobetu egiten da, eta protoien ponparen inhibitzaileak eta histaminaren H2 aren blokeatzaileak ematen zaizkio pazienteari.

Azkenik, betirako alkohola uztea ezinbestekoa da. Baina kasu batzuetan beharrezko izaten da min kronikoarentzat tratamendua: analgesikoak, antiazido eta edo entzima pankreatikoak.

Pankreatitis konplexua

Pseudokiste edo bigarren mailako infekzioak bezalako konplokazioek kirurgiren beharra izaten dute. Pankreaseko zorne-zorro baten garapena drainatze perkutaneo edo kirurgiko batentzat seinalea izaten da. Kirurgia hau abdomen irekiarekin eta laparoskopiarekin egiten da.

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Gaixotasunak Hiztegia] [2015]
  2. Lur entziklopedietatik hartua.

https://www.mayoclinic.org/es-es/diseases-conditions/pancreatitis/diagnosis-treatment/drc-20360233

https://www.cun.es/enfermedades-tratamientos/enfermedades/pancreatitis-aguda

https://www.mayoclinic.org/es-es/diseases-conditions/pancreatitis/symptoms-causes/syc-20360227

https://cuidateplus.marca.com/enfermedades/digestivas/pancreatitis.html

Risk Stratification and Early Conservative Treatment of Acute Pancreatitis. Żorniak M, Beyer G, Mayerle J.Visc Med. 2019 Apr; 35(2):82-89. Epub 2019 Mar 25.

Kanpo estekak