Putzubeltz ur-jauzia | |
---|---|
![]() | |
Mota | ur-jauzi |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 43°10′19″N 1°44′39″W / 43.17193°N 1.74406°W |
Herrialdea | ![]() |
Foru erkidego | ![]() |
Udalerria | Arantza |
Putzubeltz ur-jauzia Nafarroa Garaian dagoen ur-jauzia da izen bereko errekan kokatuta dagoena, Bortziriak eskualdeko Arantza udalerriko lurretan, Aientsa eta Azkilarrea auzoen artean. 10-15 metroko jauzia egiten du urak harrizko horma beltz baten aurrean eta behean putzua eratzen da.
Ur-jauzi hau Mendaurko mendilerroko mendi garaiez inguratuta dago. Horrela zirku-erdi baten zentroa da ur-jauzia, zirku horrek 800 metroko desnibela du eta 2,5 kilometroko diametroa. Inguruko mendiak honako hauek dira:
Putzubeltz errekak beste errekatxo hauen urak jasotzen ditu ur-jauzia baino lehen: Imintzako erreka, Txinurtiko erreka eta Munierko erreka.[1]
Ur-jauzia pasa eta metro batzuetara Beraskun errekarekin batzen da, eta beste errekatxo hauen urak ere jasotzen ditu ur-jauzia pasa ondoren: Bordaberriko erreka, Egusuetako erreka, Bidartxoetako erreka, eta Arribeltzeko erreka.
Putzubeltz erreka Latsako errekara eramaten ditu urak, eta horrek Bidasoara, Igantzi herriak beheko aldean duen Berrizaun auzoan.
Arantza herritik bi bide daude ur-jauzira heltzeko, bat Aientsa auzotik eta bestea Azkilarrea auzotik. Bide biak konbinatuz 9 km-ko ibilaldi zirkular egin ohi da ur-jauzia bisitatzeko.[2]