Rudy Dhaenens | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Deinze, 1961eko apirilaren 10a |
Herrialdea | Belgika |
Heriotza | Aalst, 1998ko apirilaren 6a (36 urte) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: trafiko-istripua |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Splendor | 1983-1987 |
PDM (en) | 1988-1990 |
Panasonic | 1991-1992ko ekaina |
Parte-hartzailea
|
Rudy Dhaenens (Deinze, 1961eko apirilaren 10a - Aalst, 1998ko apirilaren 6a) txirrindulari belgikarra izan zen, profesionala 1983tik 1992 arte.
Garaipenik aipagarriena 1990eko Munduko errepideko txapelketa izan zen.
Egun bakarreko lasterketetan nabarmendu zen, klasikoetan emaitza onak lortuz: Paris-Roubaix (2. 1986an, 3. 1987an eta 5. 1985ean), Flandriako Tourra (2. 1990ean), Lieja-Bastogne-Lieja (4. 1990ean), Gante-Wevelgem (3. 1985ean) edota Het Volk (4. 1988an).
1992ko denboraldiaren amaieran, txirrindularitza utzi behar izan zuen, osasun arazoak zirela medio.
1998an, Aalsten izandako auto istripu batean hil zen, 37 urte bete baino lau egun lehenago. Bere omenez, 1999tik 2007ra Rudy Dhaenens Sari Nagusia antolatu zen.
1982
1984
1985
1986
1987
1988
1989
1990
Lasterketa | 1983 | 1984 | 1985 | 1986 | 1987 | 1988 | 1989 | 1990 | 1991 | 1992 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | - | - | - | - | - | UT | - | - | - | - |
Frantziako Tourra | UT | UT | 101. | 122. | UT | 87. | UT | 43. | UT | - |
Espainiako Vuelta | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Munduko errepideko txapelketa | - | UT | UT | 63. | - | - | - | 1. | 14. | - |
—: ez zuen parte hartu
UT: utzi, ez zuen amaitu