Santiago Lorenzo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Portugalete, 1964 (59/60 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Bizilekua | Matabuena |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, zinema ekoizlea eta idazlea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Santiago Lorenzo (Portugalete, 1964) idazle eta zinegile bizkaitarra. Egun, Segoviako herrixka batean bizi da.
Portugaleten jaioa, Madrilgo Complutense Unibertsitatean Irudia eta gidoilaritza ikasi ostean, RESADen eszena zuzendaritza ikasi zuen. Geroago, El Lápiz de la Factoría ekoiztetxea eratu eta Manualidades film laburra zuzendu zuen. 1995an Caracol, col, col marrazki biziduenen film laburra ekoitzi zuen; film horrekin 1996an Goya saria irabazi zuen. Bestalde, 2001ean Mar García Navasekin batera, eszenografiak diseinatzeko tailer bat ireki zuen. Un buen día lo tiene cualquiera filma egin ondoren, zinema utzi zuen literaturan buru belarri aritzeko. Gaur egun hiri handietatik ihes eginda, Segoviako herrixka batean bizi da.