Artikulu hau argitaletxeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Susa (argipena)».
Uxue Alberdi idazlea Susa argitaletxeko erakustokian ale bat sinatzen Durangoko Azokan. 2017.

Susa Euskal Herriko argitaletxea da, Zarautz, Iruñea eta Larrabetzun egoitza bana dituena. 1983an sortu zen.

1988 eta 2017 urteen artean, Gorka Arrese izan zen argitaletxearen editorea. 2018tik, Leire Lopez Ziluagak du ardura hori.

Egileak

Bertan argitaratzen dituzten egileen artean Jon Alonso, Iñigo Aranbarri, Amets Arzallus, Pako Aristi, Gotzon Barandiaran, Harkaitz Cano, Koldo Izagirre, Miren Agur Meabe, Xabier Montoia eta Juanjo Olasagarre daude, besteak beste.

Liburu batzuk

CC-BY-SA lizentziaduna

Susa argitaletxeko hainbat liburu CC-BY-SA lizentziarekin argitaratu dira. Lizentzia hori sormenezko lanak munduan zehar erraz partekatzeko lizentzia da.

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.