Tebas Θήβα | |
---|---|
hiria | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | ![]() |
Decentralized administration of Greece | Decentralized Administration of Thessaly and Central Greece |
Eskualdea | [[Fitxategi:|22x20px|border |alt=|link=]] Erdialdeko Grezia |
Prefecture of Greece | Beozia |
Udalerria | Thiva Municipality |
Izen ofiziala | Θήβα |
Jatorrizko izena | Θήβα |
Posta kodea | 32200 |
Geografia | |
Koordenatuak | 38°19′15″N 23°19′04″E / 38.3208°N 23.3178°E |
![]() | |
Azalera | 830 km² |
Altuera | 215 m eta 180 m |
Demografia | |
Biztanleria | 21.545 (2021) 21.929 (2001) 20.038 (1991) 22.883 (2011) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2011) |
Dentsitatea | 25,96 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | II. milurtekoa |
Telefono aurrizkia | 22620 |
thiva.gr |
Tebas[1] (grezieraz: Θήβα, Thíva, ˈθiva ahoskatua; antzinako grezieraz: Θῆβαι, Thēbai, tʰɛ̂ːbai̯ ahoskatua) Greziako hiria da, Atenastik 48 kilometro ipar-mendebaldera dagoena, Kiteron mendikatearen iparraldean, Beoziaren hegoaldeko muturrean. Grezia klasikoko hiririk garrantzitsuenetakoa izan zen. 1853ko eta 1893ko lurrikaren ondorioz, berriro eraiki behar izan zuten. 2011n, 36.477 biztanle zituen udalerriak,[2] eta 22.883 hiriak.
Greziar mitologiaren arabera, Europaren anaia Kadmok sortu zuen, eta Kadmea izena eman zion hiriari. Brontze Arorako eraikia zen, eta K. a. 1450-1400 urteetan merkataritza eta kultura harremanak izan zituen Kretarekin. Argos hiriarekin lehian egon zen eta Troiako Gerra baino lehenago, K. a. 1200 aldean, suntsitu egin zuten.
K. a. V. mendean, Beoziako hiri nagusi bihurtu zen, eta garai hartan Atenasko hiriaren aurka altxatu zen, horretarako persiarrekin hitzarturik. K. a. 479an, atenastarrak nagusitu ziren Plateako guduan, baina bi urte geroago tebastarrak izan ziren garaile Koronean. K. a. 404an, Peloponesoko gerra amaitu zenean, Espartaren aurkako borroka hasi zuten, baina K. a. 386an Beoziako Ligari irabazi zioten haiek, eta lau urte geroago Kadmeaz, Tebasko gotorlekuaz, jabetu ziren. K. a. 379an, Pelopidas eta Epaminondas tebastar jeneralek Kadmea hartu zuten espartarren aurkako matxinada antolatu zuten. K. a. 371n, Epaminondasek espartarrak garaitu zituen Leuktran, eta hamar urtez Greziako estatu nagusia izan zen Tebas.
Epaminondasek Peloponeso konkistatu bazuen ere, K. a. 362ko Mantineako guduan bizia galdu zuen, eta harrezkero hiriak nagusitasuna galdu zuen. Greziako hirien gainbeherak mazedoniarren konkista erraztu zuen, eta K. a. 338an galdu zuten haien aurkako gerra, Keroneako guduan. K.a. 336an, berriz, Alexandro Handiak mazedoniarren aurkako beste matxinada bat zapuztu zuen, eta ia erabat suntsitu zuen Tebas hiria. K. a. 316. urtean Kasandrok berriro eraiki zuen, eta K. a. 197an erromatarrek konkistatu zuten.
1379an, Nafarroako konpainiak Simon Atumano artzapezpikuaren laguntzarekin hiria hartu zuen.[3] Erdi Aroan inbasio asko izan ziren eta, 1435-1829 bitartean turkiarren mende egon ondoren, lurrikara izugarri batek berriro ere suntsitu zuen. Hondakinen artean aipagarriak dira harresiak, Kadmoren jauregia eta Apoloren tenplua.