Teoria zientifiko bat kontzeptu multzo bat da; behagarriak diren fenomenoen abstrakzio zein ezaugarri kuantifikableak, kontzeptu hauen behaketen arteko erlazioa adierazten duten arauekin (lege zientifikoak) batera. Teoria zientifiko bat behaketa hauen datu enpirikoekin bat etorzeko eraikitzen da eta fenomeno jakin batzuk azaltzeko pintzipio edo printzipio multzo bezela proposatuko da.
Zientzialariek teoria ezberdinak planteatuko dituzte metodo zientifikoaz berretsiak izan diren hipotesietatik abiatuz. Ondoren, teoria hauek frogatzeko ebidentziak bilduko dira. Jakintza zientifikoaren modu gehienetan bezala, teoriak induktiboak dira izatez eta bere helburuak azalpenak eta aurreikuspenak ematea dira.
Teoria zientifiko baten indarra azal ditzakeen fenomenoen kopuruarekin lotzen da; era berean, hauek neurtzeko teoria honek azaldu nahi dituen fenomenoekiko egin ditzakeen predikzio faltsableak egiteko gaitasuna hartzen da kontuan. Teoriak proba berriak lortzen diren heinean hobetzen dira; horregatik edukitzen dituzte hobakuntzak denborarekin. Zientzialariek teoriak ezagutza zientifikoa lortzeko erabiltzen dituzte, baina baita arrazoi tekniko, teknologiko edo medikuengatik.
Teoria zientifiko bat ezagutzaren modurik zorroz, fidagarri eta osoena da. Aipatu beharrekoa da hau “teoria” hitza erabiltzen den modu ohiko eta arruntaren aurkakoa dela, izan ere, kasu askoretan erabilia izan da funtsik gabeko zerbaiten edo suposizio baten sinonimo bezala.
Zientzian, errealitateari inguratu dakiokeen modelo bat eraiki dezaketen proposizioen multzoari ere deitzen zaio teoria, egitate enpiriko jakin batzuen ulerkerarako hain zuzen ere. Eredu espezifiko bat predikzioak egiteko erabili daitekeen deskripzio bat da. Hala eta guztiz ere, ezin dira eredua beraren usteak baino haratagoko dedukzioak atera. Zentzu honetan ereduak ez dira teoria bat bezain zabalak diren sistema hipotetiko-deduktiboak. Hau da, ereduek ez dituzte eredua bera formulatzean modu kualitatiboan agertzen diren datuekiko ezer berririk agertzen; beste alde batean, teoriak orokorrean arazo berriei aplikagarriak dira. Teoria zientifiko normal bat eredu formal batean interpretatu daiteke formalki, non teoriaren axiomak berak eta axioma hauetatik ateratako ondorioak elkar asebetetzen diren. Modu informalean esan genezake teoria baten eredu formala “irudizko mundu” bat dela, non teoriaren aurreuste guztiak asebetetzen diren. Zentzu honetan, teoria formal bat errealitatea deskribatzeko egokia da baldin eta azaldu nahi den teoriaren edozein eredu formal mundo errealaren edo egoera enpiriko erreal baten antza duen.
Teoria zientifikoa teoria deduktibo mota bat da, izan ere, bere edukia (hau da, datu enpirikoak) logikaren barneko sistema formal batean azaldu daitezke, zeinaren oinarrizko arauak (hau da, lege zientifikoak) axioma moduan hartuak diren. Teoria deduktiboan, axiomen ondorio logiko diren edozein proposizio izan daiteke teoriaren proposizio bat.
Karl Popperrek teoria zientifiko baten ezaugarriak honela deskribatu zituen:[1]
Popperrek estatutu hauek honela laburtuko ditu: teoria baten estatus zientifikoa neurtzeko kriterio nagusia bere “faltsutzean, ezeztatzean edo esperimentuak egiteko gaitasunean” datza. Honi jarraiki, Stephen Hawkingen arabera, “Teoria bat ona izango da bi eskakizun betetzen baditu: modu zehatz batean elementu arbitrario batzuk dituen eredu batekiko deskribapen sorta handi bat egitea, alde batetik. Honez gain, etorkizunerako behaketekiko aurreikuspen definituak egin behar ditu.” Autore honek ere zalantzan jartzen du teorien natura “frogaezina baina ezeztatuak izateko aukerekin”, logika induktiboaren ondorio beharrezko izanik hori. Gainera, Hawkingen arabera, “edonork froga dezake teoria bat faltsua dela teoriak berak egindako aurreikuspenekin bat ez datorren behaketa bakarra aurkitzean.”[2]
Teoria zientifiko gehienak behaketa edo esperimentu multzo baten azalpen zientifikoak dira. Teoria zientifiko bat hipotesi edo zientifikoen talde batek egiaztatutako usteetan oinarritzen da (kasu batzuetan, uste bat ezin da zuzenean egiaztatu, baina bai bere ondorio gehienak); hauek erabiliko lituzkete axioma edo abiapuntu moduan dedukzioak egitean. Normalean teoria zientifikoek egiaztatutako lege zientifiko ugari barne hartzen dituzte, zeinak teoria beraren baitan ondoriozta daitezkeen. Lege hauek teoriaren oinarrizko uste eta hipotesietara igarotzen dira, zeinak ikerketa esparruko komunitate zientifikoak onartzen dituen jakintzak barne bilduko dituen eta, beraz, espezialista gehienek onartuko duten.
Fisikan, esaterako, "teoria" hitzak normalean azpiegitura matematikoarekin du lotura, sistema fisikoetan emandako kategorietarako emaitza esperimentalen aurreikuspenak ekoizteko gai diren funtsezko oinarrietatik eratorria. Adibide bat izango litzateke “teoria elektromagnetikoa”; ohikoena da elektromagnetismo klasikoaren sinonimo bezala hartzea, zeinaren ondorio zehatzak Maxwellen ekuazioetatik eratorri daitezkeen.
Gorputz teoriko zehatz batetik ezarritako ezagutza zientifiko batera igarotzeko, normalean teoriak esperimentu kritiko bat eduki behar du, hau da, ondorio esperimental bat lehenago ezarritako teoriek aurreikusi ezin dezaketena.
Stephen Hawkingek honakoa dio honen inguruan:
“Edozein teoria fisiko beti da behin behinekoa, hipotesi bat den heinean; inoiz ezingo da frogatu. Berdin dio zenbat aldiz etorriko diren bat esperimentuak teoriekin, inoiz ezingo da jakin hurrengo batean emaitzak ez duela ezeztatuko. Bestalde, teoria bat gezurtatu daiteke teoria beraren aurreikuspenak betetzen ez dituen behaketa bat aurkitzean.”
Teoria guztiek ez dute balio berbera. Teoria “boteretsuenak” indar eta orokortze handiena zehaztasun, sakontasun eta egiazkortasun handienarekin bateratzen dituztenak dira. Esaterako, organismo guztien ohitze prozesuak azaltzen dituen teoria bat orokorragoa izango da prozesu berbera ornogabeetan bakarrik azaltzen dueña baino. Hala eta guztiz ere, ahalmen posible guztiak dituzten teoria guztiak beharrezkoak dira.[3]