Tolosako inauteriek mozorro-festa izateaz gainera, musika, zezenak eta gastronomia biltzen dituzte bere baitan. Irudian, kuadrillak Tolosako zezen-plazan.
Zaldunita egunean (igandean, alegia), ohikoa da goizean goiz kalera pijama jantzita jeistea.
Inauterikeriak dokumentala (2019)
Zezen plazako txarangen bira Asteartitan (2019)

Tolosako inauteriak Tolosan (Gipuzkoa) ospatzen diren inaute urbanoak dira, Euskal Herriko inauteri ospetsuenetakoak. Euskal Herri osoko jendea erakartzen dute. Inauterietako ohiko mozorroez gainera, euskal jaietako osagai guztiak biltzen dituzte, hala nola lagun taldeak, danborrada, txarangak, txosnak, desfileak, soka-muturra, gastronomia, txupinazoa. Francoren diktaduraren garaian, Hego Euskal Herrian baimendutako hiri inauteri bakarrak izan ziren, Udaberriko festak izenenarekin izan bazen ere.

Tolosako inauteriak, egunez egun

Garapen historikoa

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Diktadurako zentsura ekiditeko Tolosan Udaberriko jaiak izenarekin mozorrotu ziren.

XVIII. mendetik badira Tolosako inauteriei buruzko erreferentziak; hala ere, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran eratu ziren gaur egun ospatzen inauteak.

Geroago, 1937. urtean, Francoren erregimenak debekatu egin zuen inauteriak ospatzea. 1943an, inauteriak xumeki ospatzen hasi ziren berriro. Geroztik, urtez urte, ospe zabala hartu eta hedabideen arreta erakarri dute. Tolosako inauterien estiloa da baliabide gutxirekin eta umore nahiz imajinazio handiarekin mozorroak, karrozak eta antzezpenak prestatzea (estilo horren ordezkari ezagunenetako bat da Juanito Lope zena);[3] hala ere, azkenaldian estilo hori galtzen ari da, baliabideak handituz joan direnez.


Hurrengo iñauterien datak

Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:Tolosako inauterien datak»
Urtea Ostegun gizena Ostiral mehea Zaldunita bezpera Zaldunita Astelehenita Asteartita
2021 otsailak 11 otsailak 12 otsailak 13 otsailak 14 otsailak 15 otsailak 16
2022 otsailak 24 otsailak 25 otsailak 26 otsailak 27 otsailak 28 martxoak 1
2023 otsailak 16 otsailak 17 otsailak 18 otsailak 19 otsailak 20 otsailak 21
2024 otsailak 8 otsailak 9 otsailak 10 otsailak 11 otsailak 12 otsailak 13
2025 otsailak 27 otsailak 28 martxoak 1 martxoak 2 martxoak 3 martxoak 4

Erreferentziak

  1. «Tolosako Iñauteriak» turismoa.tolosa.eus 2017-12-14 (Noiz kontsultatua: 2021-05-14).
  2. Euskaltzaindia: «zaldun», Hiztegi Batu Oinarriduna.
  3. Saizar, Joxemi. (2017-02-17). «Juan Lope, artista eta inauterizalea» Tolosaldeko Ataria (Noiz kontsultatua: 2017-05-22).

Kanpo estekak