Tx edo tx euskal digrama bat da.
Tx eta tx digramak egun euskarazko /tʃ/ txistukari afrikari sabaikaria adierazteko erabiltzen da. Euskarazko lehen testuetan batez ere ⟨ch⟩, ⟨tch⟩ eta ⟨x⟩ erabili baziren ere[1][ohar 1], Joan Filipe Belak XVIII. mendean ⟨tx⟩ erabili zuen gaurko ⟨tx⟩ eta ⟨ts⟩aren soinuak adierazteko[2][ohar 2].
Digrama XX. mende hasieran zabaldu zen Euskal Herriko hegoaldean, Sabino Arana 1888an ⟨tx⟩ idazten hasi zenetik. Henrike Knörrek iradoki zuen Aranaren ideia hura Bartzelonan hartu zuela, 1883 eta 1888 urteen artean han bizi zelarik[3]: ⟨tx⟩ katalanez ere erabiltzen da, euskarazko soinu berarekin, Erdi Arotik gaur arte[4].