Harri sedimentarioak.

Arroka sedimentarioa Lurrean aurkitzen diren hiru arroka motetako bat da; beste biak arroka igneoak eta arroka metamorfikoak dira. Arroka igneoak eta metamorfikoak dira, hain zuzen ere, lurrazalean dauden arroka mota ohikoenak; arroka edo harri sedimentarioak, berriz, gainazalean dauden arroka motarik ohikoenak dira.

Arroka sedimentarioa sedimentuak metatzearen ondorioz sortutako arroka da. Bi ezaugarri bereizgarri dituzte eta, horri esker, errazagoa da non eratuak diren jakitea:

Nola sortuak dira?

Harri sedimentarioa hainbat modutan sortua izan daiteke. Batzuk sortzen dira euriak, haizeak eta bestelako elementuek edozein motatako arrokak higatzen dituztenean. Higadura izeneko prozesuaren bidez, jatorrizko arrokaren zati txikiak, disolbatutako mineralekin batera, beste leku batera eramaten dituzte. Han, beste material batzuekin nahas daitezke, lokatzarekin, esaterako. Metatzen eta nahasten den materia horri «sedimentua» deitzen zaio.

Sedimentu horiek milaka eta milaka urtetan zehar pilatu eta nahasi ondoren, konprimitu edo zapaldu egiten dira eta elkarren artean lotuta geratzen dira. Zatiak handiegiak badira konprimituak izateko, zatien arteko espazioak bete egiten dira disolbatutako mineralekin, eta gogortzean zementu moduko bat eratzen dute.

Arroka sedimentarioa itsas izakien maskorrak itsas hondora erortzen direnean ere sor daiteke, izaki horiek hil ondoren. Milaka urteren buruan, maskorrek nahiko lodia den geruza bat osatzen dutenean, konprimituz joaten dira eta arroka eratzen dute.

Sakonera gutxiko ura dagoen lekuetan, beste arroka sedimentario mota bat ere osa daiteke. Kasu honetan, inguruko airea oso lehorra bada, ura lurrundu egin daiteke, eta geratzen diren mineralak denboraren poderioz gogortzen direnean harkaitzak osatzen dituzte.


Nolako arroka sedimentarioak daude?

Higatu, garraiatu eta sedimentatu egin diren materialetatik sortzen dira arroka sedimentarioak dira. Materialon garraioa sailkatzeko bi multzo bereizten ditugu:

Ikatzak eta petrolioak erraz hartzen dute su eta horrexegatik, erregai fosil esaten zaie.

Irudiak