UZEI
Datuak
Izen ofiziala
Unibertsitate Zerbitzuetarako Euskal Ikastetxea eta Escola Basca de Serveis Universitaris
Motagoi mailako hezkuntza-erakundea eta irabazteko asmorik gabeko erakundea
HerrialdeaGipuzkoa
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1977
webgune ofiziala
Mastodon: UZEI@mastodon.eus Inguma: uzei-00

UZEI (Unibertsitate Zerbitzuetarako Euskal Ikastetxea) terminologia eta lexikografia zentro bat da. Euskara berritu eta mundu modernora egokitzeko helburuarekin 1977an sortutako irabazi-asmorik gabeko elkartea da, edozein euskal hiztunek edozein lan-eremutan egokitasunez eta zehaztasunez erabil dezan. 1987an, 226/1987 Dekretuaren arabera eta berariazko lankidetza-hitzarmena izenpetuz, Eusko Jaurlaritzaren Babespeko Elkarte bihurtu zen hizkuntza-plangintzako ikerlanean aritzeko.

1989an, Onura Publikoko aitorpena eman zion Eusko Jaurlaritzak hizkuntzaren ikerketan eskaintzen dituen zerbitzuengatik, Euskal Autonomia Erkidegoaren interes orokorreko lanak sustatzen dituelako.

Produktuak

Euskalterm

UZEI eta HAEE terminologia-biltzar baten antolatzailea 1997an.

Urtetan egindako hiztegi terminologiko guztiak banku terminologiko batean sartu ziren. Honela, 1986an Euskalterm terminologia-bankua sortu zen bere baitan.

Andoni Sagarna XX. menedeko euskararen corpus estatistikoaren diseinatzailea izan zen, UZEIn lan egiten zuela

XX. mendeko euskararen corpus estatistikoa

XX. mendeko euskararen corpus estatistikoa sortzeko sustatzaile nagusia UZEI izan zen Andoni Sagarnaren zuzendaritzapean.[1][2] Metodo oso zehatzak definitu zituen orduan, batetik hizkuntzaren erabileraren inbentarioa lortzeko, eta bestetik testu guzti horien "argazki ona" izan beharko zen lagin estatistikoa definitzeko. Ildo horretatik,

Lexikoaren Behatokia

Lexikoaren Behatokiko pantaila bat

Lexikoaren Behatokia proiektua Euskaltzaindiaren ekimenez abiatu zen, 2007an, Hiztegi Batuko Lantaldeak egindako proposamen bati erantzunez, eta lankidetzan Ixa Taldearekin, UZEIrekin eta Elhuyarrekin. Proiektuaren emaitza da izen bera duen corpusa, zeina web bidez kontsultatu baitaiteke. 60 milioi hitzeko testu-corpus bat eratu du 2017ra arte. Corpusa automatikoki prozesatuta dago, eta linguistikoki etiketatuta, eta hizkuntza-corpusek ohikoa duten kontsulta-funtzionalitatea eskaintzen dio erabiltzaileari.[3][4]

Hiztegi terminologikoak

UZEI hiztegiak UEUren liburutegian Eibarren.

1977an hasita UZEIk 24tik gora hiztegi terminologiko sortu ditu: Fisika, Estatistika, Informatika eta Internet ... Hauek dira hiztegi terminologiko horietako batzuk:[5]

Jarduerak

Egun hauek dira UZEIren jarduera-lerro nagusiak:

Ibilbidea

Euskarazko hiztegi teknikoak eta terminologia lanaren bilakaera.[6]

Hirurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdean euskararen aldeko mugimendua indartzen ari zen, eta irakaskuntza-sistema propioaren aldarrikapenarekin batera euskara arlo guztietara egokitzeko ahalegina azpiegitura linguistikoa finkatzera bideratuta zegoen. Une hartan proiektu ezin erakargarriago bat gidatu zuen Joseba Intxaustik: UZEI sortu zuen 1977an, hau da, Unibertsitate Zerbitzuetarako Euskal Ikastetxea izeneko irabazi-asmorik gabeko elkartea.[7][8] Orduko lehen lehendakaria Joxe Migel Zumalabe izan zen, kultur eragile ezagun eta euskaltzain urgazlea zen bera. Hasera hartan zuzendaria Joseba Intxausti izan zen.

UZEIren lehenengo proiektu handia jakintza-arlo nagusietako hiztegi teknikoak prestatzea izan zen, euskarazko terminologia-lanari bultzada emateko asmoz. UZEIk Jakinek 1976 argitaraturiko Natur Zientziak hiztegia hartu zuen eredutzat, eta arlo bakoitzeko aditu espezialista euskaldunak elkartu zituen lankidetzan beren arloko hiztegi teknikoak osatzeko, terminoak lau mailatan antolaturik: lehen mailan, arloko enborrezko atalei buruzko artikulu entziklopediko luzeak; bigarrenean, kontzeptu nagusiei buruzko azalpenezko artikulu konkretuak; hirugarrenean, arloko termino giltzarrien definizioak; eta laugarrenean arloko terminoen zerrenda eleaniztuna, euskarazko terminoarekin batera gaztelania, frantses eta ingelesezko termino baliokideak bilduz. Egitura berbera izan zuten hiztegi guztiek.[8]

Sortutako hiztegiok funtsezkoak izan ziren euskaldunen komunitate akademikoa sortu eta finkatzeko. Lankide-sareak sortu ziren espezialitate bakoitzean; emaitza ez zen izan izan hiztegiak egoitea besterik gabe, jendea trebatzea ere lortu zen. Fisika hiztegian, adibidez, egile guzti hauen artean sortu zen sare bat: I. Añon, L.M. Bandres, J.M. Bujanda, M.J. Erkizia, J.R. Etxebarria, X. Intxausti, J. Iturbe, X. Larrea, A. Sagarna, J. Sukia, I. Tapia, K. Zalbide eta M. Zalbide.[8]

Gerora, hasierako hiztegi haiek garatuz eta osatuz joan ziren, baita datu-base terminologiko bihurtuz ere. Fisikaren arloaren adibidearekin jarraituz, beste bi hiztegi sortu dira geroago: Energiaren hiztegi entziklopedikoa (2000)[9] eta Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa (2009). Bigarren horretan berrehundik gora espezialistak hartu zuten parte, zientzia eta teknologiako 23.000 kontzeptu landuz eta 607 artikulu entziklopediko idatziz; bistan denez, hasierako UZEIko hiztegiek komunitate zientifiko euskalduna sortu ahal izateko hazia izan ziren.[8]

Erreferentziak

  1. «Egungo euskararen bilketa-lan sistematikoa (EEBS)». Jakin, 54. zenbakia, 213-226, 1989.
  2. Euskaltzaindia. XX. mendeko Euskararen Corpus estadistikoa. (Noiz kontsultatua: 2017-12-11).
  3. Xabier Artola, Andoni Sagarna, Miriam Urkia, Nerea Ezeiza eta Antton Gurrutxaga. (2017). Lexikoaren Behatokia: leiho bat XXI. mendeko hedabideetako euskarari - IXA Taldea (Atal berezia: Besterena nuen neuregana) - EIZIE. SENEZ aldizkaria, 48. zk., 201-209 or. ISBN ISSN:1132-2152. (Noiz kontsultatua: 2017-12-11).
  4. UZEI, Euskaltzaindia, Elhuyar Fundazioa, IXA Taldea,. Lexikoaren Behatokiaren Corpusa. (Noiz kontsultatua: 2017-12-11).
  5. «UZEI :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-05).
  6. lkontratua90. (2019-06-20). UEU-JRE-ekainaren 21eko hitzaldia_aurkezpena_20. (Noiz kontsultatua: 2023-08-20).
  7. #LarretikNoranahi dokumentala. (Noiz kontsultatua: 2023-08-20).
  8. a b c d «Euskarazko irakasmaterialaren idazkuntzaren garapena. Amaitu gabeko historia kolektiboaren atal baten bertsio pertsonala. (Jose Ramon Etxebarriaren hitzaldia) — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
  9. Antton, Gurrutxaga. (2002-01-07). «Energiaren Hiztegi Entziklopedikoa on line» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-20).

Ikus, gainera

Kanpo estekak