Vladislav Tretiak | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2011ko abenduaren 21a - 2016ko urriaren 5a Hautetsia: 6th State Duma of the Russian Federation (en)
2003ko abenduaren 29a - 2007ko abenduaren 24a Hautetsia: 4th State Duma of the Russian Federation (en)
Hautetsia: 5th State Duma of the Russian Federation (en)
Hautetsia: 7th State Duma of the Russian Federation (en)
Hautetsia: 8th State Duma of the Russian Federation (en) | |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Orudyevo (en) , 1952ko apirilaren 25a (72 urte) | ||||||||||
Herrialdea | Errusia Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna | ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Heziketa | Moscow State Academy of Physical Culture (en) | ||||||||||
Hizkuntzak | errusiera | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | izotz-hockeyko jokalaria eta politikaria | ||||||||||
Posizio edo espezialitatea | goaltender (en) | ||||||||||
Pisua | 79 kilogramo | ||||||||||
Altuera | 185 zentimetro | ||||||||||
Lantokia(k) | Mosku | ||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||
Kidetza | 7th State Duma of the Russian Federation (en) 6th State Duma of the Russian Federation (en) 5th State Duma of the Russian Federation (en) 4th State Duma of the Russian Federation (en) 8th State Duma of the Russian Federation (en) | ||||||||||
Gradua | koronel | ||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Erlijioa | Eliza ortodoxoa | ||||||||||
Alderdi politikoa | Errusia Batua Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista | ||||||||||
Vladislav Aleksandrovitx Tretiak Sobietar Batasuneko izotz hockey selekzioko atezain ohi errusiarra da. Kirol horren historiako atezainik onenetakotzat hartuta, Nazioarteko Izotz Hockey Federazioaren (IIHF) Mendeurreneko All-Star Taldeko sei jokalarietako bat izendatu zuten mundu osoko 16 naziotako 56 adituk osatutako talde batek egindako inkesta batean. [1] Errusiako Izotz Hockey Federazioko presidentea da eta Errusiako hockey taldeko zuzendari nagusia izan zen 2010eko Neguko Olinpiar Jokoetan.[2]
Tretiak SESBn hazi zen. Bere gurasoak Dmitrovsky auzokoak dira. [3] Bere aitak 37 urte izan zituen pilotu militar gisa eta ama gorputz hezkuntzako irakaslea zen. [4] Hasieran anaiari igerilari moduan jarraitu bazuen ere, txikitan Tretiak kirol askotan nabarmendu zen. Hala ere, bere belaunaldiko haur askoren antzera, hockeya maite zuen, eta 11 urterekin Armadako Kirol Klub Zentraleko Haur eta Gazteentzako Kirol Eskolan sartu zen (CSKA siglez ezagutzen dena). [5] Bere lehen entrenatzailea Vitaly Erfilov izan zen.
Hamaika urte zituela, CSKA Moskuko Haur eta Gazteentzako Kirol Eskolan sartu zen. 1969an debuta egin zuen CSKA lehen taldearekin, 1984an erretiroa hartu arte jokatu zuenarekin, eta hamahiru aldiz irabazi zuen Sobietar Liga. Gainera, txapelketako jokalari onena bost aldiz aukeratu zuten.
SESB taldearekin hiru aldiz izan zen txapeldun olinpikoa (Sapporo 1972, Innsbruck 1976 eta Sarajevo 1984), baita txapeldunorde izan zen Lake Placid 1980. Hamar aldiz munduko txapelduna ere izan zen.
Hockey Liga Nazionalean jokatzeko milioi dolarreko eskaintzak jaso zituen, baina beti ezezkoa eman zien.
1978an Leninen Ordena jaso zuen, SESBko kondekorazio gorenetako bat.
32 urte zituela, 1984an, eta oraindik maila altuan hockeyan aritzeko gai bazen ere, erretiroa hartu zuen. Esaten da bere familiarekin denbora gehiago eman nahi zuela eta Viktor Tikhonov selekzioko entrenatzaileari eskatu zion entrenamendu erregimen bat non etxean bizi ahal izateko eta partiden aurretik entrenamenduetara joateko. Gainerako taldekideek entrenamendu zelaian etxetik kanpo igaro zutenez denbora gehiena, Tikhonovek ezezkoa eman zion. [6] Horrek lagundu zuen Tretiak erretiratzeko erabakian. [7]
Erretiratzea Txekoslovakiari 2-0 irabazi ostean gertatu zen. Lanaren Bandera Gorriaren Ordenarekin kondekoratu zuten (1984). 1987an autobiografia bat idatzi zuen, Tretiak, The Legend. [8] 1989an, Torontoko Hockey Ospearen Aretoko kide izendatu zuten, saritutako lehen jokalari sobietarra.
1990ean, Mike Keenanek Chicago Blackhawks taldeko atezain entrenatzaile gisa kontratatu zuen, eta Ed Belfour, Dominik Hašek eta Jocelyn Thibault jokalarien entrenatzaile izateko aukera eman zion. Keenan hain harrituta zegoen bere gaitasunekin, non 38 urterekin NHLn jokatu zezakeela iradoki zuen. Tretiak-ek esan zuen entrenatzea zela NHLn jokatzeko gauzarik hurbilena. Blackhawks utzi ostean, Belfourrek 20 zenbakidun uniformea jantzi zuen Tretiak-i omenaldi gisa. Beste atezain ugarik, Evgeni Nabokov barne, 20 zenbakia ere jantzi zuten omenaldi gisa. [9]
2008an Nazioarteko Federazioak Centennial Team delakoaren kideetako bat aukeratu zuen, 16 herrialdetako 56 adituk egindako eta garai guztietako sei jokalari onenak dauden hautaketa baten ostean.
2014ko Sotxiko Olinpiar Jokoetarako, su olinpikoa piztu zuen Irina Rodninarekin batera.
Gaur egun, Errusiako Izotz Hockey Federazioko presidentea da.
Tretiak Tatianarekin (1950ean jaioa) ezkondu zen 1972ko abuztuaren 23an, elkar ezagutu zutenetik sei astera. Beraien lehen semea, Dmitri, hurrengo urtean jaio zen eta haien alaba, Irina, 3 urte geroago jaio zen. Tatiana errusiar literaturako irakasle titulua du, nahiz eta jada ez duen praktikatzen. Tretiak kristau ortodoxo errusiar elizkoia da. [10]
2012ko abenduaren 21ean "Dima Yakovlev Legea" bozkatu zuen Estatuko Duman. Legedi horrek debekatzen du AEBetako herritarrek errusiar umeak hartzea. Legedia Magnitsky lege proiektuaren erantzuna izan zen. [11] [12]