Wos | |
---|---|
![]() (2023) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Valentín Oliva |
Jaiotza | Buenos Aires, 1998ko urtarrilaren 23a (26 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | raperoa, egile abeslaria eta aktorea |
Izengoitia(k) | Wos |
Genero artistikoa | hip hop musika |
Ahots mota | tenorra |
Musika instrumentua | ahotsa giltzadia bateria |
wosds3.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Valentín Oliva (Buenos Aires, Argentina; 1998ko urtarrilaren 23a), Wos izen artistikoz ezaguna, Argentinako rapero eta freestyler bat da .2017an Argentinako txapelketa (Red Bull Batalla de Gallos) nazionala irabazi zuen, MC "papo" ren aurkako borroka historiko bat utziz, eta nazioartekoan finalera iritsi zen, MC "aczino" arekin galdu zuena. "Melvin", "Skone eta" yenky one "ri irabazi diot. Red Bull Batalla de los Gallos 2018 nazioarteko lehiaketa irabazi zuen. Rap guduetan lortu zuen arrakastaren ondoren, Wosek musika karrera bat jarraitzea erabaki zuen. 2018an kaleratu zuen bere lehen singlea, "Púrpura", trap oldarkorra. 2019an bere lehen estudioko albuma atera zuen, Caravana izenekoa, eta aurkezpen singlea, "Canguro", Argentinako zerrendetako lehen 10 postuetan jarri zen hainbat astez, eta, horri esker, hiru Gardel sari irabazi zituen Artista Berri Onenaren, Album Onenaren/Hiri Kantuaren eta Urteko Kantuaren sariengatik.
Aita musikaria eta ama aktore eta dantzaria izanik gaztetatik izan zuen kulturarekiko zaletasuna[1]. Pianoa eta bateria jotzen ikasi zuen eta EMAD eskolan aktore ikasketak egin zituen.
13-14 urte zituela telebistako Paka-Paka programan hartu zuen parte freestyle egfiten eta bateria jotzen[2]. Garai hartan hasi zen oilar-dematan parte hartzen ere.
"El Quinto Escalón" oilar-demako partaide gazteena izan zen. 2013ko abuztuan egin zuen debuta, 14 urte baino ez zituela. Muphasa eta beste bi rapeatzaileri egin zien aurre eta "Me dice enano, mirá cómo lo hundo/Napoleón, 1,50 ¡Y dominó medio mundo!" ("ipotxa deitzen dit, ikusi nola hondoratuko dudan/ Napoleonek 1'50 eta mundua garaitu zuen") esatean ikuslegoak eztanda egin zuen. Laister hasi zen bere izena zabaltzen Buenos Airesko rap munduan.
2015ean "El Quinto Escalón" lehiaketara aurkeztu zen, oraindoan hazita eta ahotsa aldatuta. 2016rako lehiaketa hau interneten biralizatua zegoen jada eta Mamba rapeatzailearekin batera Nacho eta Ecko garaitu zituen. Youtuben bere jardunaren minutu bat birala bihurtu zen eta azkenean bere aurreneko "El Quinto Escalón" dema irabazi zuen finalean Klan txapeldun handia garaituz.
2017an beste lehiaketa batzuetan hasi zen parte hartzen. "Ego Fest" jaialdian txapeldunordea izan zen eta "Batalla de Mentes" irabazi zuen. Urte berean Argentinako "Red Bull Batalla de los Gallos" oilar-deman hartu zuen parte lehenengo aldiz eta faboritoa ez zen arren finalean Nacho, Papo, Ecko eta Klan garaitu eta txapelduna izatea lortu zuen[3]. Txapelketa beraren nazioarteko txapelketara sailkatu zen horrela, Mexikon jokatu zena, eta kanporaketetan Melvin La Cura, Skone eta Yenky One garaitu ondoren finala Aczinoren aurka galdu zuen[4]. "El Quinto Escalón" lehiaketaren azken ekitaldia jokatu zen 2017an eta Wos faboritoa zen arren bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen, finalean Dtoke nagusitu baitzitzaion.
2018an "Red Bull Batalla de los Gallos" lehiaren nazioarteko txapelketa Argentinan jokatu zen eta 2017an Wos azpitxapelduna izan zenez zuzenki sailkatu zen lehiarako. Aczino izan zuen aurkari eta oraingoan Wos izan zen txapelduna[5]. "FMS Argentina" lehia ere irabazi zuen eta Urte hartako munduko freestyle txapelduna izendatua izan zen.
2019an oilar-demak alde batera utziko zituela iragarri zuen musika ibilbideari ekiteko helburuarekin. Ordurako hainbat single aterata bazituen baina 2019an disko oso bat argitaratu zuen, Caravana izenekoa. Disko honetako "Canguro" abestia Argentinako musika zerrendetako 10 onenen artean kokatu zen eta hiru Gardel sari irabazi zituen, artistari debutari onena, abesti/disko urbano onena eta urteko abestia[6]. 2020an disko labur bat atera zuen, Tres puntos suspensivos.