Senegal, dinastia pagano batek boterean zegoen dinastia musulmana gainditu eta mende batez iraun zuen.
Bartolomeo de Tivoli eta beste domingotar batzuk Dongolan kokatu ziren, Nubian. Garai beerean, Leone Vivaldi genovarra Abisiniara iristen saiatu zen, baina ezin izan zuen.
Pate merkataritza postu arabiarraren gailurra Ekialdeko Afrikan.
Amerika
Chimú erresumaren oparotasuna, Peruko iparraldeko kostaldean (1300-1440), hiriburu Chan Chan zuela 20mk² eremuarekin.
1300 eta 1600 artean, Bhutanen gatazka ugari izan ziren bertako eliteen artean, botere erlijiosoa Dharma raja batek eta botere politikoa Deb raja batek hartu arte.
Tanjung Tanah eskuizkribuan Sumatra uharteko Kerinci erresumaren deskribapena agertu zen.
Europa
Pandemia izugarri batek, Izurri Beltzak, Europako biztanleriaren herena hil zuen.
Zeelanda Berriko iparraldeko uhartean biztanleria handitu zen eta gerra endemikoak sortu. Maoriek hainbat espezie ehizatu zituzten desagertzeraino, moa hegazti erraldoia esaterako. Hegoaldeko uhartean biztanleria txikitu eta bizilekuak urritu ziren.
Pertsona nabarmenak
Tamerlan (1336-1405) buruzagi militar eta politikoa
Petrarca (1304-1374) idazle, olerkari eta humanista
Gilen Ockhamgoa (1280/1288 - 1349) fraide frantziskotarra eta filosofo eskolastikoa
Ibn Khaldun (1332-1406) historialari eta filosofoa