Indiarra xabalinarekin

Xabalina jaurtitzeko diseinatuta dagoen lantza bat da. Historiaurreko ehiztariek eta gerlariek erabili zuten. Zeltiberiar gerlarien hilobi askotan burnizko xabalinak aurkitu izan dira eta, Bayeuxko tapizean, gudu bat irudikatzen da, etsaiaren aurka airean jaurtitako xabalinekin. Bultzada eta indar handiagoa emateko eta jaurti ondoren berreskuratzeko, batzuk erdialdean lotzen ziren, soldaduari ere lotuta zihoan uhal batekin, latinez amentum izena hartzen zuena.

Egun, xabalina atletismoko proba batean erabiltzen da.

Antzinako xabalina motak

Xabalina Olinpiar Jokoetan

Egungo Olinpiar Jokoetan, Antzinateko jatorrizko Olinpiar Jokoetako probetatik geratzen den probetako bat da xabalina jaurtiketa. Jatorrizkoetan zein egungo Olinpiar Jokoetan, proba atletikoetako bat da. Jatorrizko Olinpiar Jokoetan, pentatloiko proben artean zegoen; egungoetan, dekatloi eta heptatloian baina, jatorrizkoetan ez bezala, egungoetan berezko proba gisan ere dago.

Kanpo estekak