Xenpelar saria Errenterian jokatzen den bertsolari gazteen txapelketa bat da, bertsolaritza munduan ibilbide luzea duena. 1971 urtean izan zuen lehen ekitaldia eta ordutik aurrera bertsolari ezagun askok irabazi dute[1]. Hasiera batean jarraikortasun txikia izan zuen eta 1992tik aurrera bi urtean behin jokatzen da. 2020an ez zen jokatu COVID-19 pandemiaren erruz eta 2021eko abenduan izan zen txapelketa.
|
|