1751 - Austria: Teresiar Akademia Militarra sortu zen, munduko lehen akademia militarra.
1911 - Roald Amundsen (irudian) eta bere taldea (Olav Bjaaland, Helmer Hanssen, Sverre Hassel eta Oscar Wisting) Hego Polora iritsitako lehenak izan ziren.
Seaska egutegia:
Gurutz, Gurutzne, Guruzne, Onintza eta Onintze.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
Euskal Herria
1991 - Iruñean Espainiako poliziak gazte bat, Mikel Iribarren, larri zauritu zuen presoekin elkartasunez egindako manifestazio baten ostean.
1992 - Nafarroa Garaikoren Arangurengo bailarako 500 auzokide autoinkulpatu egin ziren makro epaiketa batean epaitu behar zituzten bi herrikiderekin batera.
Mundua
1724 – Zhiliko erregeordetza (gaur egungo Hebei probintzia, Txina), berriro sortu zuen Yongzheng enperadoreak, 55 urte eta gero. Li Weijun izan zen lehen erregeordea. Zhili erregeordetza izan zen Qing dinastia desagertu zen arte, 1912an.
1751 – Austria: Teresiar Akademia Militarra sortu zen, munduko lehen akademia militarra.
1911 – Roald Amundsen eta bere taldea (Olav Bjaaland, Helmer Hanssen, Sverre Hassel eta Oscar Wisting) Hego Polora iritsitako lehenak izan ziren.
1971 – Guy Hamilton ingeles zinema zuzendariak zuzendu eta Sean Connery, Jill St. John, Charles Gray, Lana Wood eta Bernard Lee aktoreek antzeztutako Diamonds Are Forever filma estreinatu zen.