Artikulu hau Zuiako herri bati buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ametzaga (argipena)».
Ametzaga
 Euskal Herria
Ametzagaren ikuspegia.
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaZuia
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°57′35″N 2°50′29″W / 42.95972°N 2.84139°W / 42.95972; -2.84139
Garaiera616 metro
Demografia

Ametzaga Arabako iparraldeko herri bat da, Zuiako Kuadrillakoa. Gainera, Zuiako udalerria eratzen duten herrietariko bat da. Baias ibaiaren eta San Fausto mendiaren artean dago. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, auzoak 245 biztanle zituen.

Izena

Inguru hartan euskarak utzitako arrastoaren erakusgarri, gaztelaniaz ere bigarren silaban du azentu nagusia herriaren izenak.

Geografia

Mugakideak

Mugakide ditu ekialdean Murgia ondo-ondoan, hegoaldean Gillerna eta Bitoriano, mendebaldean Urkabustaizko udalerria eta iparraldean Gorbeiako natura parkea.

Ingurune naturala

Inguruetan erkametzak eta haritzak dira nagusi. Herriko biztanleen bizimodu nagusia ziren nekazaritza eta abeltzaintza jarduerak ia osorik desagertu dira, eta, inguru ederra denez eta bertara iristea erraza denez, bizitegi leku bihurtu da. Horren ondorioz, azken urteetan, etxebizitza ugari eraiki da, eta biztanle kopurua handitu.[1]

Demografia eta biztanleria

Ametzagako biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
177 193 219 215 228 239 247 245

Garraioa

Araba Bus sareko  eta  lineek zerbitzua ematen diote herri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
14 Gasteiz
(geltokia)
ZaitegiMurgiaSarriaMurgia (Paularrak)AmetzagaBeluntza (Soleta) Izarra
15 Gasteiz
(unibertsitatea)
Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (geltokia)ZaitegiMurgiaSarriaMurgia (Paularrak)AmetzagaBeluntza (Soleta)IzarraLezamaLarrinbeAmurrioAmurrio (San Jose)Luiaondo (Malato)LuiaondoLaudio (Gurutze Gorria)LaudioAretaLaudio (Ugarte)Okondo Artziniega
San Andres eliza, XVI. mendekoa.

Ondasun nabarmenak

San Andres elizaren ataria

Kultura

Jaiak

Herriko jaiak San Andres egunez izaten dira, azaroaren 30ean.[1]

Kirolak

Urtero Ametzagako ziklo-kross lasterketa korritzen da.

Ametzagar ospetsuak

Erreferentziak

  1. a b «Ametzaga Zuia»[Betiko hautsitako esteka], Zuiako Udalaren webgunea.
  2. «San Andres eliza»[Betiko hautsitako esteka], Arabako Foru Aldundiaren webgunea.

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa