Ane Labaka | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ane Labaka Mayoz |
Jaiotza | Lasarte-Oria, 1992ko abuztuaren 8a (31 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria eta maisu/maistra |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Ane Labaka Mayoz (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1992ko abuztuaren 8a) bertsolaria, idazlea, gidoilaria eta genero ikuspegia txertatzen duen ikerlaria da.
UPV/EHUn Euskal Ikasketetako Gradua bukatu zuen 2016an Gasteizen. Egun, euskara irakasle, itzultzaile, hezitzaile eta bertso-eskolako irakasle bezala dihardu. Lasarte-Oriako bertso-eskolako eta Donostiako Dokako bertso-eskolako partaidea da.[1]
UPV/EHUn Gizarte Antropologia masterra ikasi zuen eta Bertsolaritzan garatutako umorea(k), genero ikuspegitik ikerketa burutu zuen amaiera lana gisa. Bertan sexu-genero sistemaren eragina aztertu zuen bertsolaritza, umore, emakume eta botere harremanen arteko loturak aztertuz. Bere bizipenak aipatzeaz gain, 11 emakume elkarrizketatu zituen: Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Amaia Agirre, Bea Egizabal, Nerea Elustondo, Aitziber Garmendia, Idoia Torregarai eta Irantzu Varela.[2][3] 2019an Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala jokatu zuen.
Ikasketa Feministak eta Generokoak masterra bukatzean, berriz, 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko umorea aztergai, genero-ikuspegitik izan zuen ikergai.[4][5]
Txakur Gorria kolektiboko kidea da Ane Labaka eta 2019an Gure Eskuk abiatutako Tripontzia komiki digitala idatzi zuen Nerea Ibarzabalekin batera. Protagonista ezberdinak dituzten zazpi istoriok osatzen dute komikia, eta burujabetzaren norabidea eguneroko erabaki txikietan hartzen dela irudikatzen du lanak.[6]
2023an argitaratu zuen lehen eleberria, Barraskiloek baino bat gehiago. 10 urteko haur baten ahotsetik kontatu du istorioa. Sukaldeko mahaian, gurasoek banandu egingo direla jakinarazten dioten unean hasten da istorioa. Uxue Razkin Ereineko editoreari album ilustratu gisa eman zion bi urte lehenago, eta elkarrekin egin zuten bide gozagarri horretan nobela bihurtu zen.[7]