Elisabete Alberdi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Markina-Xemein, 1975eko urtarrilaren 5a (49 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | doktoretza |
Tesi zuzendaria | Juan Jose Anza Agirrezabala |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Elisabete Alberdi Zelaia (Markina-Xemein, Bizkaia, 1975eko urtarrilaren 5a) matematikaria, irakaslea eta ikertzailea da Bilboko Ingeniaritza Eskolan.[1] Matematika saileko arduraduna da Udako Euskal Unibertsitatean 2012tik,[2] eta Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuko zuzendaria da 2021eko azarotik.
Matematikan lizentziaduna eta doktorea da (UPV/EHU). Lea Artibai ikastetxean jardun zuen lanean 1998-2011 epealdian: irakasle, kontseilu-sozialeko kide, artezkaritza-kontseiluko kide eta zuzendaritza taldeko kide izan zen.
2011tik Euskal Herriko Unibertsitatean dihardu, Bilboko Ingeniaritza Eskolako Matematika Aplikatua sailean.
Doktorego tesia aurkeztu zuen 2013an, Juan José Anzaren irakaslearen zuzendaritzapean. Tesi-lan horretan, batetik zenbakizko metodoak aplikatu zituen ekuazio diferentzial zurrunetarako, eta bestetik, elementu finituen metodoa aplikatu zuen erdidiskretizatzean (Métodos numéricos para ecuaciones diferenciales rígidas. Aplicación a la semidiscretización del método de elementos finitos).[4]
Matematikaren barruan diharduen MATHMODE ikerketa-taldeko kidea da, non eredu matematiko aplikatuak, estatiska eta optimizazioa lantzen duten (Applied Mathematical Modeling, Statistics and Optimization). Atzerriko hainbat zentrotan ikerketa-egonaldiak egin ditu: Heraklioko Unibertsitatean (Kretan, Grezian), Queenslandeko Unibertsitatean (Australian), King Abdullah Unibertsitatean (Saudi Arabian), Valparaisoko Pontifizia Unibertsitate-Katolikoan (Txilen) eta CNRS-IRIT-ENSEEIHT ikerketa-zentroan (Frantzian).
Sei liburu argitaratu ditu, horietako lau euskaraz. Nazioarteko aldizkarietan hogei artikulu zientifiko inguru argitaratu ditu; berrogeitaka lan kongresuetatik eratorritako aktetan eta hamabosten bat dibulgazio-artikulu. Ehun eta hogei lan inguru aurkeztu ditu kongresuetan, eta horietako bitan bere lana saritua izan da. Hainbat ikerketa proiektutan parte hartu du, besteak beste, Europako RISE (H2020) bi proiektutan. Hiru doktorego-tesi zuzendu ditu, eta hainbat gradu eta master amaierako lan ere bai. Nazioarteko eta bertoko hainbat aldizkaritarako begirale lanak egin ditu, eta EKAIA Euskal Herriko unibertsitateko zientzia eta teknologia aldizkarian matematikako ataleko editorea da. Udako Euskal Unibertsitateko kidea eta Matematikako sailburua ere bada, eta matematika dibulgatzailen ere jardun du, besteak beste, Euskadi Irratian (Norteko Ferrokarrilean), Zientzia Kaieran, eta beste zenbait lekutan.