Zientzia Kaiera
Motablog
Fitxa teknikoa
Gai nagusiazientzia-dibulgazio
zientziakaiera.eus

Zientzia Kaiera Euskal Herriko Unibertsitateak, Kultura Zientifikoko Katedraren bitartez, euskaraz argitaratzen duen hedabide digitala da. Bere helburuak betetzeko, zenbait hedabide argitaratzen ditu Katedra horrek, Cuaderno de Cultura Cientifica gaztelaniaz, Mapping Ignorance ingelesez, Mujeres con Ciencia (zientzia eta genero berdintasuna bultzatzeko) gaztelaniaz eta Zientzia Kaiera euskaraz.[1]

Zientzia Kaiera bloga elkarlanean gauzatzen dute hainbat pertsonaren artean. Zientzia gizarteratu nahi dute, bere balioak, historia, eta lorpen nagusiak hedatuz. Blogeko edizioa Uxune Martinezek egiten du, Euskampus Fundazioko Kultura Zientifikoko eta Berrikuntza Unitateko Zabalkunde Zientifikorako arduradunak.

Atalak

#Zientzalari bildumako 118. bideoa: Maxux Aranzabe.[1]

Zenbait ataletan antolatuta daude blogaren edukiak. Gai gehienak zientzia-dibulgaziokoak dira (biologia, astronomia, teknologia, osasuna, eta abar). Zehazkiauek dira gure atal nagusiak:[1]

CC-BY-SA lizentzia librea

Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 lizentziapean daude blogeko edukiak. Beraz, artikuluak, bideoak eta eduki guztiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko aukera dago, beti ere, egilea nor den aitortuta eta lizentzia berarekin zabaltzen badira.

Erreferentziak

  1. a b c d «Zientzia Kaiera» Zientzia Kaiera (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).

Ikus, gainera

Kanpo estekak