ISDN (ingelesez) edo zerbitzuko Integratuetako sare digitala, telefono-linea analogikoa eta telefono-linea digitala erabiliz muturretik muturrera konexio digitalak ahalbidetzen duen CCIT/ITUren arau multzoa da. ISDN-ek zerbitzu asko eskaintzen du, hala nola bideoa, ahotsa eta datuak garraiatzeko konexioak.
Sare telefonikoaren bilakaeraren ondorioz sortzen den sare da, eta muturretik muturrera konexio digitalak ahalbidetu ahala, zerbitzu aukera zabala eskaintzen du sarbide bakar batekin, ekipoaren eta informazioaren izaera edonolakoa dela ere.
RDSI erabiltzailea tokiko interfaze baten bitartez abiadura bitarra eta banda zabalera zehatz batzuekin fluxu digital batekin konektatzen da.. Tamaina ezberdinetako fluxuak daude beharrizan ezberdinak asetzeko. Adibidez, bezero erresidentzial batek telefono edo bideo-testu zerbitzari bat kudeatzeko eskatu dezake. Bulego batek RDSI-ra konektatzeko, (PBX) zentralita digital lokal baten bitartez nahi izango du konketatu, ondorioz ahalmen handiagoko fluxua behar izango du.
Erabiltzailea eta ISDN gunearen arteko datu fluxua zenbait kanalen bidez burutzen da.
RDSI-n ondorengo H kanalak daude definituta:
Oinarrizko sarbidea B motako 64 kbps-ko 2 kanal full-duplex eta D motako 16 kbps-ko full-duplex kanal batean datza. Ondoren, tramen zatiketa, sinkronizazioa eta beste bit gehigarri batzuk 192 kbps-ko oinarrizko sarbide bateri abiadura totala ematen dio.
2B+D+seinalizazioa+sinkronizazioa+mantenimendua