1970 – Joseba Elosegik, Donostiako Atano III.a pilotalekuan, bere buruari su eman zion eta bigarren galeriatik kantxara jauzi egin zuen, Francisco Franco Munduko Pilota Txapelketako partida bat ikusten ari zela, «Gora Euskadi askatuta» oihu eginez, diktadoreari Gernika suntsitu zuen su kiskalgarria ikustarazteko asmoz.
2023 – AzerbaijanekArtsakh errepublikaren aurkako erasoa hasi zuen. Operazio militar horren ondorioz errepublika deusestatu zen eta milaka armeniar erbesteko bidea hartu zuten.
Arte eta kultura
Euskal Herria
2006 – Hamaika izeneko enpresaren sorrera, eskualde bakoitzean euskarazko telebista kateak sustatzeko. Bilbon aurkeztu zuten.