Loir eta Cher (41) | |
---|---|
Frantziako departamendua | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatua | ![]() |
Eskualdea | Erdialdea-Loira Harana |
Prefetura | Blois |
Prefeta | Maurice Leroy (UDF) |
Azpiprefeturak | Romorantin-Lanthenay Vendôme |
Barrutiak | 3 |
Kantonamenduak | 30 |
Udalerriak | 291 |
Kokapena | |
Koordenatuak | 47°16′N 0°40′E / 47.27°N 0.67°E |
![]() | |
Azalera | 6.343 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 328504 |
Dentsitatea | 51.790,004729623 bizt/km² |
Kontseilu Orokorraren webgunea |
Loir eta Cher[1] (frantsesez Loir-et-Cher) Frantziako Erdialdea-Loira Harana eskualdeko departamendua da (41), Loira eta Cher ibaiek zeharkatua. Frantziako iparraldean dago, Parisko hegoaldean. 6.343 km2 ditu eta 314.968 biztanle.
Prefektura Blois hirian dago; suprefekturak, Romorantin-Lanthenay eta Vendôme hirietan.
Mugakide ditu Eure eta Loir, Loiret, Cher, Indre, Indre eta Loira eta Sarthe departamenduak.
Abere hazkuntza eta baso ustiakuntza dira departamenduko ekialdeko (Sologne) jarduera nagusiak. Cher eta Loira ibaien arteko lur eremuak aberatsagoak dira eta barazkiak eta mahastiak aldatzen dira bertan. Hiri nagusietan baizik ez dago industria (destilategiak, zurgintza, ehungintza, mekanika eta tresneria elektrikoa).