Maine eta Loira (49) | |
---|---|
Frantziako departamendua | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatua | ![]() |
Eskualdea | Loirerria |
Prefetura | Angers |
Prefeta | Christophe Béchu - |
Azpiprefeturak | Cholet Saumur Segré |
Barrutiak | 4 |
Kantonamenduak | 41 |
Udalerriak | 363 |
Kokapena | |
Koordenatuak | 47°27′N 0°36′W / 47.45°N 0.6°W |
![]() | |
Azalera | 7.166 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 824743 |
Dentsitatea | 115.091,12475579 bizt/km² |
Kontseilu Orokorraren webgunea |
Maine eta Loira[1] (frantsesez Maine-et-Loire) Frantziako Loirerria eskualdeko departamendua da (49). Prefektura Angers hirian dago. Mugakide ditu Ille eta Vilaine, Mayenne, Sarthe, Indre eta Loira, Vienne, Deux-Sèvres, Vendée eta Loira Atlantikoa departamenduak.
Departamenduak 41 kantonamendu eta 364 udalerri ditu. Hiri nagusiak Angers eta Saumur dira.
Lurralde laua da eta muino asko ditu. Punturik gorena Mauges eskualdean da (210 m). Izena ematen dioten Behe Loire ibaia eta Maine ibaiadarra lurraldearen erditik igarotzen dira. Ibai eta ibaiadar gehienetan ontziz ibil daiteke. Erdialdean, Anjouko harana dago.
Nekazaritza (mahastiak, fruituak, barazkiak, laboreak) eta abere hazkuntza (betabereak eta zerriak) dira ekonomia jarduera nagusiak. Industrian ehungintza, ardo eta janari industriak, zapatagintza, eraikuntza mekaniko eta elektrikoak, elektronika nabarmentzen dira. Turismoa ere garrantzitsua da.