Marsden Hartley | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lewiston, 1877ko urtarrilaren 4a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Ellsworth (Maine), 1943ko irailaren 2a (66 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Art Students League of New York (en) National Academy of Design (en) Cleveland Institute of Art (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, poeta, kazetaria, marrazkilaria, idazlea eta arkitektura proiektuen marrazkilaria |
Lantokia(k) | Paris Berlin Munich Mexiko Cleveland Maine Santa Fe Taos (Mexiko Berria) eta New York |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Albert Pinkham Ryder (en) |
Mugimendua | dadaismoa espresionismoa |
Genero artistikoa | erretratua izadi hila paisaia margolaritza figure painting (en) arte abstraktua |
Marsden Hartley (Lewiston, Maine, 1877ko urtarrilaren 4a - Ellsworth, Maine, 1943ko irailaren 2a) estatubatuar margolaria izan zen.
Artea ikasi zuen Cleveland School of Art-en. 1892an New Yorkera joan zen Arte Eskolan pintura ikastera. Han William Merritt Chase izan zuen irakasle. Albert Pinkham Ryder margolariaren eta Henry David Thoreau, Walt Whitman eta Ralph Waldo Emersonen idazkien eraginek artea bilaketa espiritualtzat hartzea eragin zioten.
1900etik 1910era Lewistonen eta Mendebaldeko Maine eskualdean eman zituen udak margotzen. Hemen izan ziren bere lehen heldutasun lanak.
1912an Parisera joan zen eta 1913an Berlinera. Han ezagutu zituen Wassily Kandinsky eta Franz Marc eta abstrakzioa eta espresionismoa uztartu zituen bere margolaritzan. 1916an Estatu Batuetara itzuli zen alemanaren aldeko sentimenduekin.
1920ko hamarkadan, Europara itzuli zen, eta paisaia eta izadi hilak margotu zituen, Paul Cézanneren eraginekin. 1936an Mainera itzuli zen Maineko margolari izateko asmoz.