Rakel Gamito | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Arrasate, 1984ko martxoaren 6a (40 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea (2011ko iraila - 2015eko ekaina) Euskal Herriko Unibertsitatea (2015eko urria - 2016ko ekaina) master Euskal Herriko Unibertsitatea (2016ko urria - 2019ko ekainaren 17a) Doktoretza |
Tesi zuzendaria | Pilar Aristizabal Maria Teresa Vizcarra Morales |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea eta pedagogoa |
Enplegatzailea(k) | Udako Euskal Unibertsitatea (2016 - 2017) Euskal Herriko Unibertsitatea (2017ko urria - |
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
rakelgamito.eus | |
![]() ![]() ![]() |
Rakel Gamito Gomez (Arrasate, Gipuzkoa, 1984ko martxoaren 6a) Euskal Herriko Unibertsitateko Didaktika eta Eskola Antolakuntza saileko irakasle eta ikertzaile pedagogoa da.[1][2]
Irakaslea da, batetik EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (IIKTak irakasten du) eta, bestetik, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan online graduondokoan ere bai, Azken horretan Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan irakasgaia) parte hartzen du. [2]
Haur Hezkuntzan graduatu zen 2015an Euskal Herriko Unibertsitatean, eta hurrengo urtean Psikodidaktikako masterrean.[1] Lehenago Informatika ikasi zuen Lanbide Heziketan.
Doktore-tesian adingabeen Interneten erabilera-ohiturak eta online bizi dituzten egoera gatazkatsuak aztertu zituen, eta, horrela, Lehen Hezkuntzako geletan Interneten erabilera arduratsua lantzeko prestakuntza-ekintza bat eskaini.[3]
Emaitzak gizartean transmititzea garrantzi handikoa denez, dibulgazio-ekintza ugari egin ditu.[4][5][2]
IkHezi ikerketa taldeko kidea da. Talde horren iker-lerro nagusiak hauek dira: Hezkuntza-teknologia, gaitasun digitala, irakasleen prestakuntza, ikaskuntza-zerbitzua eta genero ikuspegia dira haren lan-ildo nagusiak. [2][6]
Udako Euskal Unibertsitateko Pedagogia Saileko sailburua da.[7] Hezkuntzan teknologia berriak integratzeko formakuntza eskaintzen duen #HEZikt berezko tituluan irakaslea da, eta UEUren online eredu pedagogikoaren egileetako bat.[8][9]
Euskarazko online irakaskuntzaz aitzindaria izan da UEU, eta bide horretan.
Urte ugariko eskarmentua metatuta UEUk 2013an on-line irakaskuntzarako eredu psikopedagogikoa definitzeari ekin zion. Eredu hori sortu zuen taldean Rakel Gamitoz gain, Abel Camacho, Ireide Arriolabengoaz, Maite Larrañaga, eta Maialen Urbieta ere aritu ziren.[10][11]
Online unibertsitatearen eraikuntza ondo mamitutako oinarri psikopedagogikoetatik egin beharra zegoen, ingurune digitalean ere era guztietako ikaskuntza- eta ikerketa-prozesuak bultzatuko eta mesedetuko dituen egitasmo baten barruan, eta betiere etengabeko planifikazioa, ekintza eta ebaluazioa gidari dituela.[12]
UEUkren honako berezko titulu hauetan sortzaile, irakasle izan da Gamikto hainbat urtez: